Saharako azpiko Afrikako egoerea gero eta larriagoa

Bizkaie! 2005-08-19 00:00   txutxu-mutxuan
HIESAk eragindako umezurtzak Hiesa be lurralde honen etorkizuna mehatxatzen dauen beste faktoreetariko bat da, gehienbat sektore produktiboei eragiten deutselako. Estadistikek adierazoten dabe biztanle helduen % 7 seropositiboak dirala, baina tasa hori % 25era be ailegetan da hainbat eremutan. Kutsaturikoen % 57 andrazkoak dira eta hainbat estadutan, 15 urtetik 24 urtera bitartean, kopurua ondoko hauxe da: kutsaturiko mutil bakotxeko hiru neska kutsatuta dagoz. 2003an lau miloe umek aita eta ama galdu eben gaixotasun honen ondorioz eta beste hamabik bietariko bat. Bestalde, helduak makaltzen diranean ...

Garoña, zentralik zaharrena

Bizkaie! 2005-08-12 00:00   txutxu-mutxuan
Arazoak arazo, hilebete gitxi barru Garoña estadu osoko zentralik zaharrena izango da eta, aurreikuspenik ezkorrenak beteten badira, Burgos nahiz Arabaren arteko muga eder horretatik Euskal Herria mehatxatzen jarraituko dau luzaroan. Begiluzea

Udako zereginak

Bizkaie! 2005-08-05 00:00   txutxu-mutxuan
Irakurteko egun aproposak Oporretan gomendatzen diran jarduera intelektualetariko bat irakurtea da; izan be, denbora libre gehiago egoteaz ganera, irakurteak prestakuntzea eta heziketea lantzeko aukera asko be asko emoten dauz. Ganera, jarduera hau ez jako ezelango ikasgairi lotu behar eta haren bitartez astialdiko edukinak landu leitekez. Irakurtea pentsetan, lexikoa aberasten nahiz ulermena hobetzen ikasteko modu ezin hobea da; hori guztiori errez lortu daiteke mundu fantastikoetan edo kontakizun erakargarrietan sartuta. Egiaztatuta dago irakurteko usadioari eusten deutsien umeek ikasturte barrira egokitzeko erreztasun gehiago ...

Irudi ‘zuriak’ Londresen

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   txutxu-mutxuan
BBCren estilo etikoa Aurreko bagilaren 24an, BBCk jarraibide editorial barriak onetsi ebazan, hau da, estilo etikoaren ganeko gidaliburu moduko bat. Horren arabera, irudi gogorrak zuzenean emokeran, atzerapenak onartu eitekezan. Kasu honetan hori be ez dabe bete, sarraski honen neurria zein izan dan jakiteko irudirik euki ez dogulako. Kroniketan kazetari britainiarrek azaldu dabe lekukoek esan deutseena: jentea behearen ganean etzunda dagoala, keagaz baltzituta. BBC eta Sky News telebistek metro geltokietako kale itxiak baino ez dabez erakutsi. Dan-dana lasai-lasai dago, bare-bare. BBCk ...

Iraultzea bikote homosexualentzako

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   txutxu-mutxuan
Atzerriko umerik adoptetako eskubiderik ez Hego Euskal Herriko gay eta lesbianek ezkondu eta umeak adoptau ahal izango dabez. Ume batzuk baino ez: Hego Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak, Galiziakoak eta Espainiakoak. Hortik kanpo, ez. ‘Gaur egun ez dago estadurik beste herrialde bateko homosexualei bertako umeak adoptetan ixten deutsenik’, zehaztu eban Lamarkak. Halan dabe, gaur egun homosexualek badaukiez beste herrialde batzuetako umeak adopzinoan hartzeko aukerak: umea bikotekide batek adoptetan dau, nahiz eta gero bikoteak hazi eta hezi. Hego Euskal Herrian, ganera, onartuta ...

Internet eta bikoteen arteko hartu-emonak

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   txutxu-mutxuan
Urtebete inguru terapian Arazo hau konpondu guran profesionalen kontsultetara hurreratzen diran bost personatarik bi jokabide patologiko honen menpean dagoz. Gaixotasun hau tratetako gitxien-gitxienik urtebete inguru behar da, normaltasunera itzuli ahal izateko. Baina, antza danez, menpetasun mueta honetan sartuta dagozanak sekula ez dira guztiz osatzen. Edozelan be, bikote bat bietariko bat Interneten menpe dagoalako apurtzen danean, beste arazoren bat beti izaten da tarteko. Edo hartu-emonetan zelan edo halango hutsunea egoan lehenagotik edo arazoak izaten ziran sexua egiteko orduan. Eta halango zer ...

Gizateriaren zortzi desafio nagusiak

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   txutxu-mutxuan
Zortzi helburu nagusien ganeko batzarra New Yorken NBEk aurreikusten dau New Yorken irailaren 14an honen ganean berba egiteko eta eztabaidatzeko egingo dan gailurra erakunde honen 60 urteko historian egingo dan handiena izango dala, bertara 175 gobernuburu hurreratuko dira eta. Etorkizunerako ekimen giltzarria izango da; izan be, agintariek pobrezia gorriaren eta HIESAren kontrako burrukan nahiz heziketea eta genero bardintasuna bultzatzeko lanean emon beharreko pausuak eta jarraibideak zehaztu beharko dabez. Kofi Annan-en berbetan, ‘gaur egungo gizaldia da garapenerako eskubidea gizaki guztioi bermatzeko ...

Prebentzinoa, ikasgairik garrantzitsuena

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   txutxu-mutxuan
Ohitura toxikoak Sasoi horretan oinarri-oinarrizkoa da ohitura toxikoak aurrejagotea, berbarako tabakismoa, alkoholismoa eta beste substantzia kaltegarri batzuen kontsumoa. Gazteei informazino eta argibide zehatzak emon behar jakez, baina beti euren edadea eta zirkunstantzia personalak kontuan hartuta. Arduraz jokatzen erakatsi behar jake. Sexu heziketea persona bakotxaren garapenerako bestelako alderdi baten moduan jorratu beharra dago. Gaztaroaren lehenengo urteak gaindituta, gazteek jakin beharko dabe zeintzuk diran euren gorputzearen posibilidadeak eta mugak. Lantzean-lantzean gehiegizko jarduera fisikoa egiteko edo erantzukizun larregi hartzeko jokaerea atzemoten da, hiperaktibotasun ...

Azken euskal balearen bila

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   txutxu-mutxuan
Begiluzea

EAEko biztanleen erdia pisu idealaren ganetik

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   txutxu-mutxuan
Bizkaian, obesidade kopuru handiagoa Lurraldeka aztertuz gero, bizkaitarren % 53k larregizko pisua dauka, bai eta arabarren, % 46k eta gipuzkoarren % 48k be. EAEko biztanleei egindako inkestek erakusten dabe 18 urtetik gorako biztanleen % 74k ez dauzala bost otordu egiten egunero-egunero. Horrezaz ganera, ez dogu gomendatzen dan arrain eta fruta kantidadea hartzen; edozelan be, inkesta horrek argi adierazoten dau okela gehiegi jaten dogula. Guztiagaz be, alarmea biztuta dago; izan be, Vital Kutxako txosten honetako datuak osasun eta elikadurearen ganean egindako beste lan batzuetako emoitzakaz ...

Iraultza teknologikoa

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   txutxu-mutxuan
Duda etikoak Edozein kasutan be, teknologia eta gorputza buztartzen dauzan etorkizun honek duda eta ezbai etikoak sortu eragiten dauz. Teknologiak gure erropen, bitxien eta azalaren zati garrantzitsua beteko badau, zorrotz eta patxadaz pentsau beharko da horrek gizakiei ekarriko deutsenaren ganean. Teknologiako akademiko eta adituek Londresko Royal Society-n emondako berbaldi batean, Susan Greenfield neurozientzialariak adierazo eban 'ezin garala etorkizunera abiatu lo ibiltariak bagina lez'. Adierazpenak adierazpen, teknologia hori guztiori guregana hurreratzen doa. Daborduko erropatan erabili daitekezan konputagailu eta sentsoreak egin dira ...

World Series txapelketako lasterketariko bat Bilboko kaleetan

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   txutxu-mutxuan
Sarreren erdia salduta Behin ibilbidea zehaztu eta sarrerak salgai imini eta gero, lasterketa honen sarreren ia erdia saldu da lau eguneko epean. Zaleek zirkuitua garagarrilaren 15, 16 eta 17an ikusteko izango diran 25.000 sarreretarik 10.000 baino gehiago erosi dabez salgai imini eta lau eguneko epean. ‘Sinistuta gagoz sarrera guztiak salduko dirana’, adierazo eban aurreko astean Rikardo Barkala ekonomi sustapeneko zinegotziak. Antolatzaileek 25 gune atondu dabez lasterketa hau ikusi ahal izateko. Tribunak, harmailak eta pelouse-a dagoz; azken horrek dira ...

Konpromisoaren aldeko eskumuturrekoak

Bizkaie! 2005-05-27 00:00   txutxu-mutxuan
Iruzurrak eta marketingaren estrategia Bildumazaleen gutiziak ez dauka mugarik eta ez dau zuhurtziaz jokatzen: dan-dana gura dau albait arinen. Holantxe ulertu daiteke oraindino saltzen jarraitzea tsunamiak kalte egindakoen aldeko fondoak batzeko erabilten ei ziran banda batzuk be, nahiz eta Unicef-ek berak negozio honen nondik norako zehatzak emon: “Diruak iruzurgileen patrikak beteten dauz ‘tsunami relief’ leloaren pean. Persona askok sufriduten daben iruzur hau ebitetako neurri egokiak hartuko dira” ohartuarazo dau erakunde honek. Edozelan be, joera nagusia marketingeko estrategia baten barruan sartu ...

Lurraren itxura eskas eta kaskarra, hiru astronautaren adikunean

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   txutxu-mutxuan
50 gramo ardao Erdi brometan erdi serio, Sharipov-ek adierazo eban ‘hegaldi erosoagoa eukiteko, egunean gitxienez 50 gramo ardao edo koñak hartzeko baimena’ euki beharko ebela. Kosmonauta errusiarrak ondokoa aitatu eban: ’horrek lagunduko euskun geure beharra eta errendimentua handitzen, gustorago behar egingo gendualako’. Chiao estadubatuarrak baiezko keinua egin eban. Biak ISSera egindako hamargarren espedizinoko kideak izan dira eta plataforma kosmiko horretan egon dira igazko urritik oraintsura arte. Txinako jatorria daukan baina Iparramerikakoa dan austronauteari espaziora itzuliko eten dan itaunduta, ondokoa erantzun ...

Ratzinger-en ikasbideak

Bizkaie! 2005-05-13 00:00   txutxu-mutxuan
Sexualidadea Gai honetan be sano zorrotza izan da eta kritika gogorrak egin deutsoz sexualidade eta ugalketearen arteko bereizketeari; izan be, horrek 'giza bizitzearen beraren kontzeptua be aldatu dau'. Aita Santu barriaren ustez, 'ekintza sexualak bere helburu eta jomugea galdu dau eta sexualidade mueta guztiak baliokideak dirala emoten dau'. Ganera, behin eta barriz gaitzetsi dau preserbatiboaren erabilkerea, inmoraltzat hartuz. Homosexualidadea Ratzinger-ek errespetetan dauz 'sufridu eta bizimodu egokia topau gura dabenak', baina zorrotz be zorrotz jardun dau 'ezkontza homosexualaren eredu juridikoa sortzearen ...

Italiako gidariak koltza orioaren bila

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   txutxu-mutxuan
Valentzian orio begetalaz dabilzan autobusak dagoz Dana dala, hau guztiau ez da barria; Europako Batasunak laguntza interesgarriak emon dauz orio begetalagaz dabilzan autobusak martxan iminteko; kasu baterako, Valentzian “Ecobus” izeneko egitasmoa 2004. urtearen amaieran sartu zan indarrean. Horren ondorioz, garraio publikorako 120 autobus dabilz Valentziatik zehar bidaiariak garraiatzen, Europako Batzordeak emondako 800.000 euroko diru-laguntzinoei esker. Autobusek erabilten daben erregaia orio begetal birziklatua da, jatetxe, taberna, ikastetxe eta ospitaleetatik ataraten dabena. Bien bitartean, petrolioa gora eta gora dabil eta kontsumoa ...

Monako izeneko enpresea

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   txutxu-mutxuan
Finantzen garrantzia Monakoren ekonomia hazteko, printzerriak leku gehiago eta eremu zabalagoak behar ebazan eta printzeak lan handiak agindu ebazan, itsasoari 300.000 metro karratu gehiago hartu ahal izateko. Finantzek askoz garrantzi handiagoa daukie, baina, era berean, lurralde txiki hau lohitu daben eskandalu askoren jatorria izan dira. Monakok 32.000 biztanle baino ez daukaz, baina egunean-egunean edegita daukazan berrogeita hamar banketxetan 350.000 kontu inguru zabalik dagoz eta horreen % 60ren titularrak ez dira printzerriko egoiliarrak. Banku erakundeek eta ondarea kudeatzeko alkarteek ...

Kaza birtuala, benetako heriotzea

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   txutxu-mutxuan
Ez da bideojoko bat Bien bitartean, ezohiko negozio honen sortzaileak, John Lockwood-ek, hainbeste aurkari eukita harrituta dagoala adierazo dau; era berean, aitatu gura izan dau kritikoek ez dabela ulertzen zelan erabilten dan sistemea. Gauzak holan izanda, Lockwood-ek zehaztu eban beraren etxeko besaulkian jesarritako kazeruak sasi batzuetan atzean ostenduta dagoan baten antzeko perspektiba eta ikuspegia daukala, hau da, ikuspegi mugatua; beraz, ezin da ziurtatu piztiarik hilko dauan ala ez. Animalia hiltea lortzen dabenek eskatu daikie piztiaren zati bat taxidermistarenera eta, horren ...

Terri Schiavoren azken egunak

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   txutxu-mutxuan
Zilean ipinitako zundea Terri-ren bizitzea jaungoikoaren esku egon izan balitz, orain dala 15 urte hilda egongo zan, persona honen zintzur-hesteak ezin dauelako iruntsi ez urik ez jatekorik. Bizirik jarraitzeko daukan bide bakarra ziletik artezean sartutako zunda baten bitartez jatekoa emotea da. Garun hondatua Terri-ri garunean egindako eskanerrek argi eta garbi egiaztau dabe andrazko honek garunean daukan gaitasuna ia-ia hutsaren hurrengoa dala. Garuna ia-ia desagertu da eta haren ordez orban baltz bat baino ez da ikusten, garuna egon beharko litzateken eremuan ...

Hezkuntza Saila 50 bullying kasu aztertzen dabil

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   txutxu-mutxuan
'Hausnarketa astea' Abian ipinitako neurrien artean aitatzekoa da ikastetxeetan 'hausnarketa astea' deritxon kanpainea deitzea irailaren hirugarren astean, beti be institutuko ikaskideen persekuzinoa eta erasoa sufridu eban hondarribitar gazteak bere burua botateko aukeraturiko sasoiagaz bat etorriz. Ganera, Hezkuntza Sailak www.ikasle.net web gunea gauzatu dau, ikasleek beharrezko laguntzinoa eskatu daien. Orain arte 55 personak bialdu dabez mezuak; horreen erdiak aita-amak izan dira. Kontsulten heren bat daborduko igarotako tratu txarren gomutak baino ez dira eta erdia erasoak modu pasiboan ikusi dabezan ...