Txutxu-mutxuan  IV. urtea // 114. zenbakia

Prebentzinoa, ikasgairik garrantzitsuena


Ohitura toxikoak

Sasoi horretan oinarri-oinarrizkoa da ohitura toxikoak aurrejagotea, berbarako tabakismoa, alkoholismoa eta beste substantzia kaltegarri batzuen kontsumoa. Gazteei informazino eta argibide zehatzak emon behar jakez, baina beti euren edadea eta zirkunstantzia personalak kontuan hartuta. Arduraz jokatzen erakatsi behar jake. Sexu heziketea persona bakotxaren garapenerako bestelako alderdi baten moduan jorratu beharra dago.

Gaztaroaren lehenengo urteak gaindituta, gazteek jakin beharko dabe zeintzuk diran euren gorputzearen posibilidadeak eta mugak. Lantzean-lantzean gehiegizko jarduera fisikoa egiteko edo erantzukizun larregi hartzeko jokaerea atzemoten da, hiperaktibotasun arazoei lotuta. Ganera, arrisku portaeren ganeko informazinoa jagon behar da, berbarako ibilgailuak gidatzeko edo sexu hartu-emonak izateko moduaren ganean.

Begiluzea

Danok dakigu osasunean egin geinken inbersinorik onena prebentzinoa dana. Hori bai, bizitzearen sasoi bakotxak beharrizan zehatzak daukaz eta, beraz, nork bere burua jagoteko modua be desbardina izaten da.

Gauzak holan dirala, osasunari eusteko faktore aldagarri eta faktore aldaezinak daukaguz; lehenengoak bizi azturak, ingurumen baldintzak... dira eta bigarrenak ezin kontrolau edo aldatu daitekezanak, berbarako zirkunstantzia genetikoak. Gaixotasun asko faktore aldagarrien eraginez garatzen dira; horreek edade jakin batean azaldu eta hareen ondorioak denporearen puruz igarriko dira.

Prebentzinoa gaixotasunen kontra egiteko bide nagusia da; hori dala eta, informazinoa eta heziketea oinarri-oinarrizkoak dira. Gauza jakina da herrialde pobreetan egoera ekonomikoaren ondorioak ez dirana bakarrik igarten gizarte edo ekonomi mailan. Jateko faltearen ondorioz sortutako arazo larriak ez eze transmisino gaixotasunak be badagoz; azken horreek aurreikusi leitekez informazino eta heziketa egokia izan ezkero.

Umetatik

Umeek euren edadeari egokitutako heziketa egokia euki behar dabe garapenari eragiten deutsien alderdien ganean. Sasoi honetan garrantzi handikoa da, higiene eta dieteari lotutako oinarrizko azturen barri emotea. Txiki-txikitatik ikasi behar dabe eskuak jatordu bakotxaren aurretik eta hortz-haginak horreen ostean garbitzen. Era berean, jakin behar dabe askotariko dieta bat euki behar dabena, euren gurarien menpe egon barik. Gaur egun larregizko pisuaren atzean dagozan arazo ugari demaseko zabor janaria eta gatza dagoz.

Jatorduei jagokenez, behar-beharrezkoa da desordenari aurre egitea eta ordutegi zehatz bat eukitea, batez be oheratukeran. Gaueko atsedena ezinbestekoa da eguneroko erritmoari eusteko, batez be horrek ahalegin fisiko edota psikiko handiak badakarz. Gero eta ohikoagoa izaten da akidura arazoak daukiezan umeei laguntzinoa emon behar izatea. Jarduera fisikoa lehenengo urteetatik bultzatu behar da, ez bakarrik kirola egiteko, ezpada beste esparru batzuetako trebetasunei eta garapenari laguntzeko.

Gazteak be osasuna jagoteko hezi behar doguz; arduraz jokatu behar dabe gorputza eta burua jagoteko orduan. Gazte jenteak ezin dau olgetan jardun dieta kontuakaz edo ezegonkortasuna ekarriko deutsen gehiegizko estres psikiko edo emozionalakaz. Autokontrolerako daukien gaitasuna bultzatzen lagundu behar deutsegu. Beti euki behar izango dabe euren biorritmoa errespetauko dauen ordutegia, baita jaiegunetan be.

Dibertsinoa

Dibertsinoa bizitzearen esparru garrantzitsua da eta osasunagaz bateratu beharra dago; izan be, sarritan dibertsinoaren edo ikasketen ondorioz, lo egiteko orduak murriztu ohi dira. Horrek erritmoa apurtzen dau eta ondorioz errendimenduari eta gizarte hartu-emonei eragiten deutse. Ariketa fisikoa ostera be sano garrantzitsua da, orekeari eusten laguntzeko.