Txutxu-mutxuan  IV. urtea // 135. zenbakia

Txakur perfektua eta bestelako txakurkeriak


Bizimodu duina

Arau honeen bitartez, Italiako uriburuan bizi diran miloeka maskota eta animailiei bizimodu duinagoa emon gura deutsee. Halanda ze, legeak galarazoten dau udako sasoian maskotak ibilgailuen barruan ixtea, dendetako erakusleihoetan eta salmahaietan erakustea eta lehiaketako sari modura erabiltea.

Katuen jaubeek ezin izango deutsiez atzazalak helburu estetikoakaitik ebagi eta 'gattares' (kaleko katuei jatekoa emoten deutseen emakumezkoak) agintarien laguntzinoa eukiko dabe. Baina, txakur eta katuez ganera, beste maskota batzuk be izango dira neurri honeen onuradunak: arrainak, esate baterako, ezin izango dira arrain-ontzi biribiletan ipini, horrek, aurki, itsutu egiten dauzelako.

Begiluzea

Lehenengo eta behin, ziber-maskoten zoramena izan zan; gaur egun, ostera, inor be ez da Tamagotchi ospetsuakaz gomutatzen. Horren ostean, Aibo ailegau zan, Sony-k diseinautako robot karu baino karuagoa. Eta orain, Nitendok bere DS sistemarako laguntza ezin hobea sortzeko erabagia hartu dau, 'Nintendoren txakurra'.

Maskota birtual honeek itzelezko arrakastea jadetsi dabe Japonian eta joko elektronikoen zale guztiek gitxi barru eskuratu ahal izango dabez Europan eta Estadu Batuetan; horrenbestez, ardi txakur, chihuahua edo dachshund baten artean aukeratu ahal izango dabe euren txakurrik gogokoena.

Benetakoak baino hobeak?

DSko kartutxo baten barruan txakurkume baten ezaugarririk onenak ipinikeran, Nintendok jokalariei euren maskoteari izena ipinteko, jagoteko eta txakur lehiaketan aurkezteko aukerak emoten deutsez, besteak beste.

Tamagochi-ak jagoteko lana oso azalekoa zan txakur mueta honeei emon dakikeenaren aldean; izan be, txakurrak pantailaren bitartez laztandu edo trikimailu errazak irakatsi ahal izango jakez mikrofonoa erabiliz. Txakur birtual honeek ahausi baten be parau ahal izango dira, hari barik konektau ahal izango diran auzokidearen konputagailuan antzeko beste txakur bat dagoala igarten badabe. Paseo bat egiten be eroan ahal izango dira, baina hori bai, txakur kaka guztiak jaso behar izango dira.

Edonork pentsau leike honako hau aldi labur baterako modea besterik ez dala, baina ezin da ukatu Japoniako konpaniak baliabide mordoa ipini dauela joko barri hau diseinetako.

Areago, alderdi batzuei begiratuta, maskota birtual honeek benetakoak baino hobeak izan leitekez: ez jake albaitariei ezer be pagau behar eta ez dozu errudun sentidu behar, zure lagunik onenagaz gogaitu eta 'amatetan' badozu.

Txakurren eskubideak Erroman

Maskota birtualetatik benetakoetara igaroz, hotz edo logurearen atxakiak amaitu egin dira Italiako uriburuan. Erromako biztanleek euren txakurrak atara beharko dabez paseoan, legeak halantxe ezartzen dauelako. Hemendik aurrera, isunak ipini ahal izango deutseez txakurrak atarateko betebeharra beteten ez dabenei. Era berean, txakurkumeen buztana edo belarriak ebagi ezkero, txakurren jaubeek 600 eurora arteko isunak pagau behar izango dabez.

'Uri baten zibilizazinoa mueta honetako gauzen arabera neurtzen da' azaldu eban Monica Monica Cirinnak, arautegia proposatu eban zinegotziak, hain zuzen be. 'Zer edo zer egin behar dogu geure maskoten alde; izan be, maitasun apur baten truke gure bizitzea beteten dabe euren laguntza osoa emonda' erantsi eban.