Txutxu-mutxuan  IV. urtea // 159. zenbakia

Lance Armstrongek New Yorkeko Maratoian parte hartuko dau


Bizkaie!

Zazpi aldiz Frantizako Tourra irabazi dauen Lance Armstrong txirrindulari ohi estadubatuarrak (Austin, Texas, 1971) datorren zemendiaren 5ean New Yorkeko Maratoi ospetsuan parte hartzeko asmoa azaldu dau.

Txirrindularitza profesionala igazko garagarrilean itxi ondoren, sasoi onean izateko zeozertxu entrenau dauela jakinarazo dau, 'baina ezer seriorik ez. Txirrindulari profesional legez nire bizitza laga ostean daukadan hutsunea beteteko modua besterik ez da', esan dau.

Maratoi hau izango da Lance Armstrongen itzulerea barriro be kirol lehiaketa batera. Edozelan be, gaztetan zenbait triatloi probetan ibilia da Austingo gizasemea baina jakinarazo dau oraingoz ez dauela era profesionalean ez maratoi ezta triatloietan be parte hartzeko ezelako asmorik.