Emakumezkoentzako azken estimulatzaile arrakastatsua
Emakumeak pozarren
Eraztuna behin baino ezin da erabili, 20 minutuko autonomia besterik ez daukalako, baina amatau daiteke, behin erabilteari itxi eta gero. Produktu honek ez dau gizonezkoen erekzinoa luzatzen, andrazkoen klitoria estimuletako baino ez dago eginda.
Une honetan eraztuna ezin da erraz topau; izan be, Taiwan-en egindako dardargailu txiki hau banaketa fasean dago eta oraindino ez da modu ofizialean merkaduratu; orain dala gitxi amaitu barri dabe telebistarako iragarkia, baina ez da pantailaratu eta botikaririk gehienek ez daukie haren barririk.
Edozein kasutan be, eraztunaren arrakastea egiaztatuta dago. 2004ko udagoienean Durex-ek produktu hau probau eban Ingalaterrean 300 bikoteren artean eta % 65ek ziurtatu eben sano gustau jakena; era berean, % 71k euren sexu jardunean sartuko ebela adierazo eben. Produktuan kalean dagoanetik, konpainia honek uri handietako 25 urtetik 45 urtera bitarteko emakumezkoen artean gehiago saltzen dala ikusi dau.
Beti legez, Internetek erantzun estimulatzailearen ontasunak zabaltzen lagundu dau, blog, foro, txat eta sexu denda birtual ugarien bitartez. Bikoteen ohituretan txertatzeko bideak bola txinatarrek euki daben bilakaerea euki leike; izan be, bola ezagun honeek gaur egun osasunari lotutako produktu legez saltzen dira. Marketing jardun trebe bati esker, Durex-ek eta beste marka batzuek sexurako hainbat eta hainbat produktu imini dabez salgai farmazietan: gel lubrifikatzaileak, beste dardargailu handiagoak... eta hori guztiori herritarren sexu ongizatearen izenean kaleratu dabe, botikariak, gura izan barik be, sexu aditu bihurtuz.
Merkaduko azken jokaerak ikusita, argi eta garbi dago emakumezkoa sexu jostailuen erosketea eta salmentea bizkortzen dabilena, baina, ahal danik eta erosle kopururik handienera ailegetako, produktua osasun eta higienearen irudiagaz lotu gura be. Ondo pasetea osasungarria bada, ez dago ukatzerik mueta honetako produktu guztiak onuragarriak izango dirana.
Begiluzea
Kontsumo hesi guztiak apurtuko ei dauz. Durex-ek irailaren akabukeran merkaduratu eban Europako hainbat herrialdetan: dardargailua daukan silikonazko eraztuna da, zakilaren oinarrian iminten dana, preserbatigoaz eta horrelakorik barik, eta andrazkoen atseginaren erdiguneari eragiten deutsona.
Salmentei erreparatuta, ganera, eraginkortasun handikoa dala egiaztatu daiteke. Lau hilabeteko epe laburrean 150.000 eraztun inguru saldu dira estadu osoan. Baina Europako profilaktikoen lehen egileak ez dau eraztun boteretsu hau asmau. Tresna hau aspaldidanik saltzen zan helduentzako sex shop eta olgeta-dendetan. Une honetan, hainbat farmazia eta parafarmaziatan topau daiteke, kolore arrosako azal deigarri baten barruan eta 7 euro ingururen truke.
Tramankulu honen bateria txikerra piztu eta atoan, burrunba apal bat entzun daiteke. Gizonezkoei ez deutse ezelako atseginik emoten, baina andrazkoen klitori ingurua bizkortzen dau eta emoitzak izugarriak ei dira. Ondo imini eta dardargailua leku egokira arteztu beharra dago, beti be jarrerea kontuan hartuta.