Bernardo Atxaga Euskaltzain oso izentau dau Euskaltzaindiak
Argitaratutako lan nagusiak
Eleberria
- Ziutateaz I eta II. Luis Haranburu, 1976.
- Ziutateaz II. Luis Haranburu, 1976.
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. Erein, 1984.
- Sugeak txoriari begiratzen dionean. Erein, 1984.
- Bi anai. Erein, 1985.
- Obabakoak. Erein, 1988.
- Behi euskaldun baten memoriak. Pamiela, 1991.
- Gizona bere bakardadean. Pamiela, 1993
- .Zeru horiek. Erein, 1995.
- Sara izeneko gizona. Pamiela, 1996.
- Groenlandiako lezioa. Erein, 1998.
- Soinujolearen semea. Pamiela, 2003
- Lekuak. Pamiela, 2005
Poesia
- Etiopia. Pott Liburutegia, 1978.
- Henry Bengoa, Inventarium. Elkar, 1988.
Haur-literaturea
- Ramuntxo detektibea. Antonio San Román, 1980.
- Nikolasaren abenturak eta desbenturak. Antonio San Román, 1980.
- Antonino Apretaren istorioa. Erein, 1982.
- Chuck Aranberri dentista baten etxean. Erein, 1982
- Asto bat hypodromoan. Erein, 1984
- Jimmy Potxolo. Erein, 1984.
- Flannery eta bere astakiloak. Elkar, 1987.
- Xola eta basurdeak. 1997.
- Bambuloren istorio bambulotarrak.. Erein, 1998.
Sariak:
- 1983, Lizardi Saria Sugeak txoriari begiratzen dionean lanagaitik.
- 1988, Euskadi Saria Obabakoak lanagaitik.
- 1989, Espainiako Literatura Sari Nazionala, Obabakoak liburuagaitik. Obabakoak liburuari esker, bestalde, Kritikaren Saria, Euskadi Saria eta Pariseko Millepages Saria lortu ebazan. Glasgow urian banatzen dan European Literary Award sarian finalista be izan zan.
- 1990, Bilboko Liburu Azokan Kritikaren Zilarrezko Idazluma, Obabakoak liburuagaitik.
- 1994, IBBYren Ohorezko Zerrenda.
- 1995, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Edizio Saria.
- 1997, Euskadi Saria Xola eta basurdeak lanagaitik.
- 1998, Espainiako Literatura Sari Nazionala Groenlandiako Lezioa lanagaitik.
- 1998, Kritikaren Saria Groenlandiako Lezioa lanagaitik
- 1998, Prix Millepages.
- 2002, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso eban.
- 2003, Beterriko Liburu izentau eben Soinujolearen semea.
- 2005, Bilboko Liburu Azokan Kritikearen Zilarrezko Idazluma, Soinujolearen semea liburuagaitik.
Bere lanaren gaineko azterketa akademikoak:
- Bernardo Atxagaren irakurlea. María José Olaziregi Donostia, Erein, 1998.
- Antzarra eta ispilia. Iñaki Aldekoa. Erein, 1997.
- Atxaga Baionan. Ur Apalategi eta beste hainbat. Egan, 1999.
- Bernardo Atxaga, los demonios personales de un escritor. José Ángel Askunze. Saturraran, 2000.
Bizkaie!
Bernardo Atxaga euskaltzain oso barria da martiaren 31ko osoko bilkuran, Juan Mari Lekuona zanaren hutsunea beteteko botazinoan gehiengo osoa lortu ostean.
Atxaga zan Juan Mari Lekuona euskaltzain zanaren hutsunea beteteko hautagai bakarra, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo euskaltzainek aurkeztuta.
Bernardo Atxaga
Asteasun (Gipuzkoa) sortua, 1951ko garagarrilaren 27an. Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da.
Ekonomia Zientzietan lizentziau zan Bilboko Unibersidadean, eta hainbat lanbidetan ibili izan da (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadearen hasiera aldera, literatureari bete-betean ekin eutson arte.
1972an Borobila eta puntua antzerki lan labur esperimentala argitara eman zuenetik (Lur, 1972ko antologia) idazle oparoa izan da. 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu eban, Ziutateaz. 1978an, Etiopia lehen poema-liburua. Hasiera haretan, literatura esperimentalistea landu eban, abangoardismo estetiko eta ideologikoan kokatuz, literatur generoen arteko bereizketak baztertu eta nahita nahasten ebazana.
1980 inguruan, haur literatura idazteari ekin eutson, batetik eta geografia personal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba. Hamarkada osoan zehar hainbat ipuin eta nobela labur argitaratu ebazan, gehienak Obabakoak liburura (1988) bildutakoak. Lan horrek sekulako oihartzuna izan eban baita Euskal Herritik kanpoko inguru literarioetan be. Beste askoren artean aitatzekoa da Gizona bere bakardadean nobelea be (1993). Atxagak azken urteetan idatziriko kontakizun lanari herri literaturea eta, hizkuntzearen aldetik, euskal tradizino literarioaren kutsu nabaria dario. Kaleratutako azken bi liburuakaz, “Soinulariaren semea” eta “Lekuak”, amaitutzat emon dau bide hori.
Literatura aldizkari askotan kolaboratzaile edota bultzatzaile izana da Atxaga, besteak beste, Ustela aldizkarietan, -Donostia 1974-1976 (Panpina Ustela, Zorion Ustela, Mermelada Ustela, Koldo Izagirregaz batera, 1974-1976)- eta Pott aldizkarian, -Bilbo, 1978.
Honako egunkari eta aldizkarietan topau geinkez haren artikuluak:: El País; El Mundo; El Correo; Garziarena; Egunkaria; El Paseante; El Europeo; Revista de Occidente; La Sibila; La Modificación; Autrement (Frantzia); Les inrockuptibles (Frantzia); Quai Voltaire (Frantzia); Cahiers de Ville Gillet (Frantzia); Lignes (Frantzia); Lettre International (Alemania); Linea d'ombra (Italia); Panta (Italia); Main de singe (Frantzia); Die Horen (Alemania); Jahrbuch der Lurik (Alemania); Vuelta (Mejiko); Viceversa (Mejiko); Svetovej Literatury (Eslovakia); Guggenheim Magazine (Estatu Batuak), etab.
Bere lanik nagusienak hainbat hizkuntzatara itzulita dagoz, besteak beste, gaztelera, frantsesera, ingelera, alemanera, italiera edota portugesera. Azken urteotan hitzaldi franko eskaini dau eta literatur irakurketa hainbatetan parte hartu. Bere testu poetikoak hainbat musikarik oinarri izan dabez kantak sortzeko: Ruper Ordorika, Itoiz, Mikel Laboa, Xabier Muguruza, Les Mecaniciens, Loquillo, Gari eta Orquesta Mondragón, besteak beste. Oraintsu berak idatzitako bi libururen pelikulak aurkeztu dabez: Obabakoak (Obaba, Montxo Armendariz, 2005) eta Zeru Horiek (Zeru Horiek, Aizpea Goenaga, 2006).
Euskaltzaindiak 1991eko urtarrilaren 31n izentau eban euskaltzain urgazle.