Kulturea  IV. urtea // 156. zenbakia

Pio Barojaren 'Miserias de la Guerra' nobelea argitaratu dabe


Bizkaie!

Pio Barojak (Donostia, 1872-1956) Gerra Zibilari buruz jasotako gogoetak biltzen ditu frankismoak zentsurautako 'Miserias de la Guerra' izeneko eleberrian.

Nobela hau, 1949 eta 1951 bitartean idatzi eban Barojak, ia-ia 80 urte eukazanean.

'Miserias de la Guerra' ez da fikzinozko nobela bat, kazetaritza-kronika bat baino, benetako jazoerak jasoten ditualako. Barojak, Carlos Evans personaia literarioa, egunkari bat idazten dauen militar ingelesa aukeratu eban narratzaile legez.

Miguel Sanchez Ostizek Pio Barojak idatzitako ale guztiak bildu eta bere osotasunean argitaratu dau eleberria. Honen esanetan, idazlea hil zala 50 urte beteten diran urte honetan, liburu hau ezinbestekoa da idazlea ezagutzeko.

Caro Raggio argitaletxeak 10.000 ale atara ditu eta daborduko erdiak baino gehiago saldu dabez.