Ehun da piku urte diruen kontuan

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Antxinakoak Geurera
Holan ba, 1855ean batutako gizonen erabagia Banco de Bilbao sortzea izan zan. Ideia hobetu eta pare bat urte geroago, 1857ko maiatzaren 17an erregearen baimena lortu eta urte bereko abuztuaren 24an, San Bartolome egunean zabaldu ebazan bere ateak Bilboko banketxe barriak. Lehenengo urteak beste leku batzuetan eginda, azkenenan 1868ko urtarrilaren 8an Bilboko Areatzan oraindino dagoan Estufa kaleko 7. zenbakian eraikin barria zabaldu zan. Eta ordutik aurrera berau izan zan banketxearen egoitza nagusia. Bitxikeria modura, eta banketxearen historian sakonduz, esan daigun lehenengo ...

2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (IV)

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Bidaide
Luzón Ordubeteko hegaldian Visayas ugartea atzean itxi eta Legazpira (Gipuzkoakoa urrun geunkan) heldu ginan, Herrialdeko hego-ekialdeko ugarte handieneko herrira. Philippine Airlines konpainiaren hegazkina eta hegaldia bera zoragarriak izan ziran, aurreko esperientziagaz konparauta. Mayon sumendiaren magalean dago aireportua. Eguraldiaren kapritxoak tarteko, Filipinetako mirari naturalik handiena dan sumendiaren kono perfektua ezin izan genduan ikusi eta sekulako desilusinoagaz Angeles aldera jo genduan, Manila iparraldeko herritxura hain zuzen. Hor Asiako Hego-ekialdeko prostituzinoaren barri izan genduan. Erakarpen larregi bako herritxu horretara mendebaldeko milaka herritar hurreratzen ...

Egoera paradojikoak

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   sarean
Munduko beste herrialde baten be antzeko atxiloketa bat egon da, Japonen hain zuzen be. Izan be, ‘47’ ezizenez ezagutzen dan bertako informatiko bati Internetetik pelikulak eta kantuak deskargetako legez kanpoko programea ataratea leporatzen deutse. Isamu Kaneko deitzen da eta 33 urte daukaz. Adin sakratua bai, baina intentzinoa legearen mugetatik harago joatea izan da oraingoan berea. Non dago, baina, legea idatzita? Zuzen eta oker egindakoaren arteko desbardintasunen ganean urte askotan egin deusku berba Eleizeak, baina Interneteko gaiak eskuetatik iges egiten deutse ...

Mikel Zarateren altxorra Sarean

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Kulturea
Hurrengo pausuak Ezustekorik ez bada, aurtengo abendurako, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako Zorrizketan Euskera Alkarteak DVD bikoitza plazaratuko dau. Bego Vicario zinemagilearen ardurea izango da. Bego Vicarioren aita, Jose Mari Vicario, Mikel Zarateren laguna izan zan eta harek egindako argazkiak be agertuko dira lan horretan. Kontuak kontu, lehenengo diskoan aurtengo omenaldi ekitaldien ganeko dokumentala agertuko da eta bigarrenak, barriz, Zarateren liburu guztiak eta idazlearei buruz idatzi diran lan guztiak bilduko ditu. Bizkaie!

Panda Software, Europan gehien hazten dagozan enpresetariko bat

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   sarean
Aitatutako tartean enpresa euskaldunak % 1.318 igo dau beharginen kopurua; aurten, ganera, 50 persona gehiago hasiko dira beharrean Pandarentzat. Datuak sekulakoak dira baina kontuan hartu 222 herrialde desbardinetan bezeroak daukazan enpresea dala eta normala be bada horrenbeste behargin eukitea. Bulegoei jagokenez, 47 herrialde desbardinetan daukazala esan geinke, berbarako Txinan, Polonian, Frantzian, Tailandian, Turkian, Perun, Danimarkan, Suedian... Luzerako joko leuke danak aitatzea baina azpimarratu gura neuke azken urtean Japon, Argentina, Korea eta Austria batu dirala ia akabuerarik bako zerrenda horretara. Zifra ...

Bermeoko X. Arrain Azokea

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Kulturea
Azokearen eboluzinoa Bermeoko Arrain Azokako lehenengo edizinoa 1994ko bagilaren 24an izan zan. Erakusketa postuei jagokenez, 18 partaide izan ziran, eta lau milioi pezetatik gorako aurrekontuagaz bideratu ziran jarduera danak. Hasikeran antolatzaileek azokea bi urterik behin egiteko asmoa eukien, baina bigarren edizinoaren arrakastea kontuan hartuta, urtero antolatzea erabagi eben. Antolakuntzako iturrien arabera, Arrain Azokea ekimen barritzailea izan zan, herri mailan behintzat. Izan be, beste azoka mueta batzuk normalak ziran herri desbardinetan, nekazaritza edo artisautza azokak berbarako, baina arrainari lotutako azokarik ez ...

Van Helsing

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Zinemea
Karpatoen bihotzean Transilvania mitiko eta misteriotsua dago, okerreria zelatan dagoan mundu iluna; bertan, arriskua eguzkiak urteteaz batera igarri eta gizakiaren amesik txarrenetan agiri diran munstroak edonon ikusiko dozuez. Istorioa XIX. mendean kokatuta dago Londres, Erroma, Paris eta Transilvanian; okerreriak eten barik mehatxatzen dau gizakien bizimodua. Ganera, mendeetan biziraun diran banpiroek gizateria menperatzeko plana ipini dabe abian. Van Helsing (Hugh Jackman), eleiza katolikoaren aginduz, Transilvaniara abiatu da mundua izaki krudel horreetatik librau guran. Horretarako, Drakula konde enigmatiko eta ekargarria (Richard Roxburgh ...

Hazia urtzen dauan errekea

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   txutxu-mutxuan
Araztegien lana Araztegiek ez ete dabe lur eta txorrotetara heltzen dan ura tratau eta garbitzen? Aurki, plastiko, teila eta beste produktu askoren fabrikazinoan erabilten diran bifenilo plorikloratu arriskutsuak ez dira hain errez desagertzen. Izan be, koipetan metatzen dira, esate baterako esnearen, okelearen edo arrainen koipeetan; ganera, arrak emetzeaz ganera, gizonezkoen testikuluetan malformazinoak sortu eragiten dabez. Urtenbidea, dana dala, Kataluniako Vallés herrian egon leiteke. Hor martxan ipini da medikamentuak eta pestizidak iragazteko gauza dan araztegi barri bat. Ingurumen eta Kimika arloko ...

Argazki horreen ondorioak

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   eretxia
Demokrazia eta giza eskubideak ezarri gura ebezan Iraken. Edo hori esan euskuen, behintzat. Orain arte euki dogun itxaropen apurra ezerezean geratu da tratu txar eta torturen ganeko argazki gordin horreek ikusita. Gure herrian aspalditik jakin izan dogu estadu baten kalidade demokratikoa, besteak beste, kartzelatan neurtzen dala. Mendebaldeko herriek ez dabe Iraken ejenplurik onena emon, hain zuzen. Irakeko kartzelatan presoak soldadu estadubatuarren jostailu bihurtuta ikusi doguz. Giza duintasun osoa galduarazo dabe. Ganera, artikulu hau idazten nagoan bitartean entzun dot komunikabideetan ez ...

Gizonezkoentzako gonea modan

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Zinemea
- Zuzendaria: Wolfgang Petersen. - Gidoia: David Benioff. - Antzezleak: Brad Pitt, Orlando Bloom, Eric Bana, Diane Kruger, Sean Bean, Brian Cox, Peter O'Toole, Brendan Gleeson eta Saffron Burrows. - Iraupena: 165 minutu.

Elhuyarrek euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegi barria kaleratu dau

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Kulturea
Bestalde, Elixabete Etxeberriak hiztegi baerrian lan egin daben lagunak izan ditu gogoan, hau da, Ainara Ondarra erredakzino-laguntzailea, Gexan Alfaro zuzentzailea, Amaia Astobiza, Sagrario Barandiaran, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujika laguntzaileak, Mari Susperregi tratamentdu informatikoaren arduraduna eta Mari Karmen Urdangarin maketazino arduraduna. Horrezaz gan, hiztegia egiteko oinarritzat hartu dabezan zenbait lan eta hiztegi aitatu ditu Etxeberriak, besteak beste, Piarres Xarriton eta R.M. Azkueren hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Ibon Sarasolarena edota UZEI erakundearena. Bon

Osti bi: Brigada Criminal + Stupenda Jones

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Musikea
OSTI BI zuzenean: - Maiatzaren 29an, Tolosako Bonberenean (Brigada Criminal + Stupenda Jones). Brigada Criminal: - Maiatzaren 12an, Iruñean, Txantreako Akelarren. - Maiatzaren 29an, Sestaon. - Maiatzaren 30ean, Bergaran. Stupenda Jones: - Maiatzaren 19an, Iruñean, Txantreako Akelarren. Bon

La España metafísica...

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Kulturea
Ramón Menéndez Pidal espainiar filologorik garrantzitsuena dala esan daiteke, XX. Mendeko Espainiako intelektualik inportanteenetariko bat. 1926 eta 1969 bitartean, Real Academia Española de la Lengua-ko burua izan zan, 1939-1947 tartean izan ezik. Halaber, Euskaltzaindiako euskaltzain ohorezko izan zaen. “Filologiako Espainiar Eskola” deitutakoaren sortzaile eta gidaria izan zaen. Dozenaka liburu eta ehunka artikulu zientifiko sortu eban, filologiaz, hizkuntzalaritzaz eta historiaz. Bizkaie!

Joane Somarriba, ‘Euskal Herritar Unibersala’

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Euskaldunak munduan
Aurtengoa VII. edizinoa izan da, eta aurreko edizinoetan Laboa Monsinorea, Eduardo Txillida, Donostiako Orfeoia, Jorge Oteiza, Pedro Miguel Etxenike, Juan Oiarzabal, Jon Sobrino, Pablo Mandazen (Gines anaia), Xabier de Irala, Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde saritu dabez. Sarituak epaimahai bidez aukeratzen dira, eta aurretik Euskal Etxeek eta alkarte batzuk izentetan dabez proposamenak (aurten 28 egon dira). Saria jaso baino lehenago (urriaren 6an emongo deutse Gasteizen, Lehendakaritzearen egoitzan) Somarribak badauka laster ‘unibersaltasun’ hori praktikan ipinteko aukerea, izan be, Atenasera egingo dau ...

Andrazko enpresaburu euskaldunak mundura begira

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Euskaldunak munduan
Hegoaldeko Koreako goibilerea (‘Global Summit of Women’) aukera ona da emakume honeen ekimenak aurkezteko, izan be, Txinako merkatuakaz lotura zuzena eukitea errezten dau. Bestalde, MCC taldeko ordezkariak be bertan egon dira, auto fabrika ugari ikuskatzen. Andrazko enpresarioak mundura zabaltzeko aukera ezihobea da goibilerea, baita 2006. urtean Bilbaon egiteko aukerea be. Bizkaie!

Bertsotzaindia (I eta erdi)

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Bertsolaritzea
Gaurko bertsolariak behar leuke nonnahi euskera on, zuzen ta egokirako gai. Baina egia balitz astelehen danak jai! Jolas dalako edo ez dalako langai, beti ez da asmatzen inoz ahaztu be bai. Bertsoaren soloan “hau da hau endredo”, nork ez dau gura izan “txapelen bezero”. “Bela konpontzerikan” ez daigun espero; ikusiko da “bihar, etzi ala gero”, lizentzia larregi darabilgun edo. Gero arau barritan egin behar arraun, euskerak berak dauka horrenbeste itaun; Bazkaltzaindi... parkatu, Euskaltzaindiko jaun: Bizirik nago baina, ai, belaunez belaun ...

Euskal Poesiaz mintzo

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Euskerea berbagai
Bakotxak jakin daiala zer egin gura dauan bere beharrak ixten deutson denpora libreagaz; orain, lar abrosiduta dagozanentzat, noizean behin hartu dagiela poema liburutxuren bat. Ahalegin gitxiko zeregina izango da eta mesede handia idazlearentzat. Hori bai, euskal argitaletxeek pentsau behar leukie inoiz produktu ez didaktiko eta agian ez errentagarriren bat plazaratzea, baina bai dibertigarria edo deigarria izango dana, izan be, elebidun batek errez joko dau erdarara euskereak gura dauana emoten ez deutson kasuan. Xabier Paia

Ortophonk gazteizatarren 2. diskoa plazan

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Musikea
Ortophonk taldearen hurrengo kontzertuak: - Barañainen, bagilaren 11n. - Laudion, garagarrilaren 3an. Bizkaie!

Globalizazino zantzuak gure artean?

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Euskerea berbagai
Izan be, jarduera formal zein ez-formaletan erabili beharreko erregistroak ez dira berberak. Halan da be, besteak beste, irakaskuntzan, irakasleen eta testuliburuen eraginagaitik, lekuan lekuko aldaerak bazterrean lagateko edota tokiko aldaerei ezelako lekurik ez autortzeko jokerea ikusi leiteke. Halan da guzti be, 0-6 urte bitarteko umeakaz gagozala zein da erabili beharreko erregistroa? Edo eremu ez-kurrikularretan –erabat– ari garanean (jantokian, eskolaz kanpoko ekintzak orobat, etab.) zein da kontuan hartu beharreko aldaerea? Begiraleen zein bestelako profesionalen prestakuntza saioetan hizkuntza aldetiko prestakuntzak zein leku ...