Errenteriako Landarbaso Abesbatza Kalifornian

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Bagilaren 28an Kaliforniako Los Osos urira joango da taldea eta bertan lehenengoz antolatzen dan lehiaketan parte hartuko dau. Lehenengoz urtengo dau abesbatzak Europatik eta hori ‘erronka handia da’ taldearen esanetan.

Errenteriako Landarbaso Abesbatza Kaliforniara egingo dauen bidaia preparetan dabil. Izan be, bagilaren 28an Kaliforniako Los Osos urira joango da taldea eta bertan lehenengoz antolatzen dan lehiaketan parte hartuko dau. Lehenengoz urtengo dau abesbatzak Europatik eta hori ‘erronka handia da’ taldearen esanetan.

Landarbaso Abesbatzak 2005an jaso eban Austrian Kaliforniara joateko proposamena, lehenengoz antolatuko dan ‘California International Choral Festival’ dalako jaialdian parte hartzeko.

Kaliforniako Voci di Canto, The Choral Project eta Saringhimig; Filipinetako Imusicapella Chamber Choir; Finlandiako Oulu Chamber Choir; eta Ugandako Christ The King Choir izango dira Gipuzkoako abesbatzearen lehiakideak.

Landarbaso Abesbatzeak, derrigorrezko obrez gain, folklore eta aukera libreko kantuak abestuko ditu. Derrigorrezko obrei jagokenez, ‘Cantate Domino’, ‘O Magnum Misterium’ eta ‘Psalmu 126 zsoltár’ interpretauko ditu; Folklorearen arloan, barriz, ‘Phartitze Trixte Huntan’ (I. Tolaretxipi), ‘Loriak Udan’ (D. Azurza), ‘Gauza bat deklaratzen’ (E. Cosseto) eta ‘Aritz Adarrean-Katalin’ (J. Ezkurra); eta aukera libreko obrak, ‘Vita de la mia vita’ (W. Hawley), ‘Binama’ (A. Grau), ‘Ohiu hau’ (D. Azurza) izango dira.

Lehiaketa bagilaren 29an hasiko da, arratsaldeko 19:30etan, Los Osos uriko Performing Arts Center aretoan. Hasierako kontzertu honetan bertako abesbatzeak abestuko dau eta, ondorengo hiru egunetan, gainontzekoek. Bagilaren 30ean derrigorrezko obrak abestuko ditue; bagilaren 31n folklorearen eguna izango da; eta garagarrilaren 1ean aukera libreko obrak aurkeztuko ditue.

Lehiaketea amaitu ostean, Landarbaso San Franciscora joango da eta bertan San Francisco Hegoaldeko Euskal Etxean kontzertu bat eskainiko dau garagarrilaren 6an, bertako euskal etxearen 25. urteurrena ospatzeko. Euskal jatorriko euskaldun-amerikarrakaz kantetako aukera parebakoa izango dabe kantariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu