Venezuela eta Euskadiko futbol taldeak aurrez aurre izango dira bagilaren 20an

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Euskadiko Futbol Federazinoak iragarri dauenez, bagilaren 20an jokatuko dabe euskal selekzinoko jokalariek Venezuelaren kontrako partidua, Venezuelako San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan.

Bien bitartean, datorren domekan, bagilak 10, ESAITek antolatuta, Euskal Selekzinoaren Eguna ospatuko dabe Leitzan. Jai giroan, euskal selekzinoen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izango da antolatzaileen arabera.

Euskadiko Futbol Federazinoak iragarri dauenez, bagilaren 20an jokatuko dabe euskal selekzinoko jokalariek Venezuelaren kontrako partidua, Venezuelako San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan.

Kataluiniaren kontrako partidua eta gero, Hego Ameriketara abiatuko da euskal selekzinoa 70 urte eta gero, Cubaren kontrako partiduaren ondoren.

Prentsaurrekoan Joan Ander Ganboa, Euskadiko Futbol Federazinoko idazkariak adierazo dauenez, ‘Venezuelagaz hartu-emon onak doguz, eta gainera, momentu honetan Ameriketako Koparen antolatzailea da Venezuela’.

Euskadi-Venezuela partidua datorren bagilaren 20an jokatuko dabe arratsaldeko 19:00etan hasita San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan. Miguel Etxarri eta Jose Angel Iribar entrenatzaileek 20 jokalari aukeratuko ditue Venezuelara bidaiatzeko.

Ganboak adierazo dauenez, estadio hori oraintsu zaharbarritu dabe, eta 52.000 lagunentzako lekua dauka orain. Venezuela-Euskadi partiduak estreinauko dau estadio erabarritua.

Partida hau jokatu eta sei egun beranduago Venezuelak Ameriketako Koparen lehen partidua jokatuko dau Boliviaren aurka.

Euskal selekzinoa bagilaren 18an abiatuko da Venezuelarantz, eta hilaren 22an itzuliko da.


Euskal Selekzinoaren IX. Eguna ospatuko dabe domekan Leitzan

Datorren domekan, bagilak 10, ESAITek antolatuta, Euskal Selekzinoaren Eguna ospatuko dabe Leitzan. Jai giroan, euskal selekzinoen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izango da antolatzaileen arabera.

Ibilbide historikoa eginez, Oiartzunen Euskal Selekzinoaren I. Eguna ospatu zanetik, Bilbo, Tolosa, Arbizu, Senpere, Agurain, Algorta eta Zarautz lako herriek hartu dabe lekukoa eta aurtengoa Leitzako herriak jasoko dau.

Antolatzaileek adierazo dabenez, jairako eta aldarrikapenerako eguna izango da domekakoa, izan be, ‘oraindino herri honek ofizialki ez dau nazinoarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko aukerarik, eta oraindino, herri honek ez dau lurralde zatiketearen gainetik, federazino nazionalak sortzea lortu’. Horrexek dira ESAITen helburu nagusiak. Eta era berean, gaineratu dabe, herri honek kirol arloan dauen eskubidea dala hori.

Jaialdia goizeko 10:30ean hasiko da. Goizean zehar, xakea, euskal kirolak, pilota partidak eta abar izango dira. Eguerdian, han batutakoe herri bazkariaz gozetako aukerea izango dabe. Arratsaldez, txakur erakusketea, batukada eta trikitixea izango dira. Egun osoan zehar, gainera, umeentzako puzgarriak egongo dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu