Arbaso taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-06-04 02:00   Musikea

'Bizitzaren helmugan' izeneko diskoan rocka jorratzen dabe ondarrutarrek, ikutu melodiko bategaz. Euskal Eskola Publikoaren Jaian kontzertua emon ostean, zapatuan, bagilak 9, Ondarroako Kamiñazpi auzoko jaietan izango dira.

'Bizitzaren helmugan' izenburupean jatorku Arbaso ondarrutarren lehenengo lana. Oinarrian rock musikea egin arren, ikutu melodikoagaz eguneroko bizimoduan subertetan diran gaien ganean abesten dabe.

Lourida (gitarrea), Iñigo Larrinaga (gitarrea), Jon Louro (perkusinoa), Patxi Cabanillas (bateria), Andres Escobar (bajua) eta Nerea Sanchez (abeslaria) dira taldekideak. Euskadi Gaztea irratiaren maketa lehiaketako entzuleen bigarren saria lortu ostean, bete-betean sartu ziran disko hau preparetan. Mutrikuko Ame estudioan grabau dabe, Axular Arizmendigaz. Danetara, zortzi kanta batzen ditu Babel Musik diskoetxeagaz ataratako diskoak eta, tartean, euskereari eskainitako bat be badago.

Kolaborazino ezagunak izan ditu Arbasok lehenengo lan honetan. Jesus Mari Agirretxea Keu-k gitarrea jo dau 'Bizitzaren helmuga' abestian eta Axular Arizmendik perkusinoak jo ditu 'Euskara' kantan.

Aurkezpen-kontzertuak Abadiñon eta Zamudion emon ostean eta Euskal Eskola Publikoaren jaian izan eta gero, zapatuan, bagilak 9, Ondarruko Kamiñazpi auzoko jaietan joko dabe. Aurrerantzean, udeagaz batera, kontzertu gehiago izango dirala aurreratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu