Deustu Nazinoarteko Udako Eskola bihurtuko da datozan hilebeteetan

Bizkaie! 2007-06-05 02:00

Unibersidadeko fakultade eta eskoletako klaseak amaitu ondoren, Deustu Nazinoarteko Udako Eskola bihurtuko da bagilean eta garagarrilean eta hainbat ikastaro, mintegi eta biltzar edegi eskainiko deutsee beste herrialde batzuetatik etorriko diran unibersidadeetako ikasle eta ikertzaileei. Ekimen horreen artean, Espainierako Nazinoarteko Ikastegiak (CIDE) atzerriko ikasleentzat antolatzen dituan espainiar hizkuntza eta kulturako ikastaroak dira tradizinorik handienekoak.

Unibersidadeko fakultade eta eskoletako klaseak amaitu ondoren, Deustu Nazinoarteko Udako Eskola bihurtuko da bagilean eta garagarrilean eta hainbat ikastaro, mintegi eta biltzar edegi eskainiko deutsee beste herrialde batzuetatik etorriko diran unibersidadeetako ikasle eta ikertzaileei. Ekimen horreen artean, Espainierako Nazinoarteko Ikastegiak (CIDE) atzerriko ikasleentzat antolatzen dituan espainiar hizkuntza eta kulturako ikastaroak dira tradizinorik handienekoak.

140 ikasle inguru izango dira espainiar hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko ikastaroetan parte hartuko dabenak, gehienak AEBetako unibersidadeetakoak (Michigan, Grand Valley, Illinois, San Francisco, Vanderbilt, Mary Washington, Mason eta Nebraska, besteak beste). Hizkuntzako ikastaroaz gan, kulturea, literaturea, bigarren hizkuntzearen didaktika, gramatika kontrastibo edo Europar Batasunari buruzko ikastaroak be egin ahal izango ditue. Programearen barruan txango kulturalak be egingo ditue Bilbotik hur dagozan toki enblematikoetara (Gernika, Donostia, Iruñeko Sanferminak), baita hiru eguneko bidaia bat be Madrilera eta Segoviara. Ikasle horreek espainiar familietan edo unibersidadeko egoitzetan hartuko dabe ostatu.

Ikasle horreetatik guztietatik 20 inguru Yale Unibersidadekoak dira. Ikasle horreentzat, Deusturen eta Yaleren artean sinatutako hitzarmenaren barruan, lau asteko ikastaro berezi bat preparau da, Yaleko Udako Eskoleagaz batera antolatuta. Espainierako eta kulturako ikastaroak jasoko ditue, baita Deustuko irakasleen berbaldiak eta toki interesgarrietara bisitaldiak egin be.

CIDEk Estadu Batuetako eta Kanadako espainierako irakasleentzako ikastaroak be antolatzen ditu. 20 irakaslek baino gehiagok emon dabe izena etenbako prestakuntza praktikoko ikastaro honeetan. Bertan hainbat modulu egingo ditue, espainiera bigarren hizkuntza legez irakasteko baliabide eta materialei buruz, eta bigarren hizkuntzea inguru elebidunetan eta kultura arteko inguruetan irakasteari buruzko lan praktikoa be egingo dabe. Parte-hartzaileentzako antolatutako bisitaldien artean, bi dira nabarmenenak: Donemiliaga Kukullako monastegira egingo dana, gaztelania idazten hasi zan tokira, eta Iruñeako San Ferminetara egingo dana.


Udako Nazinoarteko Eskolako beste ikastaro batzuk

Goiko ikastaroez gan, Deustuko Udako Nazinoarteko Eskoleak beste jarduera batzuk be izango ditu: OcioGune 2007 Biltzarra eta Hizkuntzalaritzako Ikasleen Nazinoarteko 4. Biltzarra, BIDE 2007. Azken topaketa honek hizkuntza arloko ikertzaileak batuko ditu garagarrilaren 13an eta 14an. Biltzar honen helburua topaketarako eta hausnarketarako foro bat eratzea da, hizkuntzalaritzako ikasle eta ikertzaileek parte hartu daien. Era berean, atzerriko hainbat erakundetako ikasleen komunikazino aukeratuak azalduko dira, baita bi ponentzia be, hizkuntzalaritzan ospe handia daben ikertzaileen eskutik.

Biltzar hau BIDE Hizkuntzalaritzako Udako Eskolearen ondoren izango da. Filosofia eta Letren Fakultadeak antolatzen dauen eskola honetan hainbat ikastaro egongo dira hizkuntza gitxitu taldeei buruz, euren artean euskerea, bretoierea, okzitanierea, zeinu hizkuntza eta pano hizkuntzei buruz. Ikastaroak alkarren atzeko lau saiotan antolatuta egongo dira, garagarrilaren 9tik 12ra, eta hizkuntza bakotxaren sistema sintaktiko eta fonologikoak deskribiduko dira, hizkuntzalaritzako teoriaren testuinguru zabalean kokatuz.

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Grupo Santander Katedrak deitutako OcioGune 2007 Biltzarrari jagokonez, personen aisiako esperientzia aztertuko da, kontsumitzaile, erabiltzaile eta herritar diran aldetik. Bagilaren 6an, 7an eta 8an izango dan biltzar horrek aisiako esperientzien azpian dagozan prozesu personal eta sozialak, objektiboak eta subjektiboak izango ditu ardatz.

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak astebeteko ikastaro bat be antolatu dau garagarrilaren 2tik 6ra. Helburua hauxe izango da: Bilbao XXI. mendeko uri modernoa ezagutzera emotea, aisiaren eta beronen agerkeren inguruan (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) izan dauen eta oraindino izaten jarraitzen dauen aldaketa prozesu interesgarria aztertuz.

Azkenik, bi biltzar gehiago izango dira Unibersidadean. Lehenengoa, garagarrilaren 2tik 6ra, 'Europa en el Mundo: la Unión Europea como agente global' izango da. Europar Batasunak munduan beteten dauen zereginari buruz eztabaidatzeko espazio bat sortzea da beronen helburua.

Bigarren biltzarra garagarrilaren 9tik 13ra izango da, 'Perspectivas multidisciplinares sobre paz y conflicto' gaiari buruz. Beronen helburua bake eta gatazka arloko ikerketek maila globalean planteetan dituezan erronken inguruko ikuspegia eskaintzea da europar unibersidadearen aldetik. Gaur eguneko gai honetarako diziplina ugariko hurbilketea funtsezko lau arlotan egingo da: zuzenbidean, antropologian, historian eta nazinoarteko harremanetan, eta politika zientzietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu