Manu Chaok disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Musikea

Artisteak irailean atarako dau bere disko barria, ‘Proxima estacion: Esperanza’ lana argitaratu ebanetik sei urte pasau ostean. Ganera, disko barriaren aurrerapen bat jarri dau bere webgune ofizialean.

Manu Chaok irailean kaleratuko dau bere disko barria, ‘Proxima estacion: Esperanza’ lana argitaratu ebanetik sei urte pasau ostean. Ganera, disko barriaren aurrerapen bat jarri dau bere webgune ofizialean.

Mano Negra taldeko buru ohiaren disko barriaren izenburua ‘La radiolina’ izango da, eta promozinorako lehenengo kantea ‘Rainin in paradize’. Kanta hori ingelesez abesten dau eta honezkero www.manuchao.net webgunean entzun daiteke. Musikariak bira luzea egingo dau bagilean eta garagarrilean Ameriketako Estadu Batuetan, Mexikon eta Kanadan, garagarrilaren 7an Ottawan (Kanada) amaituko dana.

Mano Negra taldea desegin ondoren, Manu Chaok (Paris, 1961) 1998an hasi eban bakarkako ibilbidea ‘Clandestino’ diskoagaz. Bertan, rock, salsa, reggae, chanson frantsesa, ska eta raï aljeriarraren eraginak igarten ziran.

2001. urtean argitaratu eban bigarren diskoa: ‘Proxima estación: Esperanza’. Amodioaz, ghettoetako bizitzaz eta immigrazinoaz berba egiten eban barriro lan horretan. Hiru urte geroago ‘Siberie m'etait conteee’ liburu-diskoa atara eban Wozniak marrazkilari poloniarragaz batera.

Modu honetan, Manu Chaok irailean argitaratuko dau bere hirugarren bakarkako diskoa, sei urte geroago. Halanda be, tarte horretan egin izan ditu lanak. 2005ean, ‘Me llaman calle’ abestia idatzi eban ‘Princesas’ pelikularako eta Goya Saria emon eutsen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu