Renoko Euskal Liburutegiaren webguneak zerbitzu zabalagoa eskainiko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal artxiboa osotzen daben dokumentuak, argazkiak, audio eta bideo grabazinoak, kartelak eta bestelakoak kontsultau ahal izango dira bertan, besteak beste.

Renoko Euskal Liburutegiaren webguneak zerbitzu barriak eskainiko ditu aurrerantzean. Batetik, euskal artxiboa osotzen daben dokumentuak, argazkiak, audio eta bideo grabazinoak, kartelak eta bestelakoak kontsultau ahal izango dira bertan.

Bestalde, katalogoan jasota egon ez diran euskal aldizkariak topetako aukerea be izango da.

Webguneak Liburu barrien eta Euskal Herriaren barri ingelesez emoten daben artikulu eta ganerakoen RSS jarioak jasoko ditu eta, besteak beste, euskerazko, ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko interfazeak ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu