‘Bilbao Hiria’ lehiaketearen finalak gaur eta bihar

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Musikea

Metal arloan, Hard Spirit (Asturias), Tralla XXL (Bartzelona)Sanctrum (Suedia) dira finalistak; pop rock estiloan, Le Noise (Bizkaia),Ultraplayback (Bartzelona) eta Las Furias (Bartzelona).

Hona hemen Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen XIX. edizinoko metal arloko finalistak. Finala gaur, bagilak 6, izango da.

Hard Spirit (Asturias): taldea Asturiaseko Felechosa herri txikian sortu zan 2002an. Gero Oviedora joan ziran eta han hasi eben benetako ibilbidea. Euren kantak AORetik hard-rockera doaz.

Tralla XXL (Bartzelona): taldeko hiru kideak banda ezagunetatik datoz, Mystic Mail edo Dirty Lust taldeetatik, berbarako. Taldea 2002an sortu zan eta Black Sabbath-en estiloari asko zor deutse.

Sanctrum (Suedia): boskotea Uppsala urian (Suedia) sortu zan 1999an. Egun, ‘From ashes to infinity’ izeneko diskoa preparetan dabiz. Euren soinuak heavy-death estiloan oianrritzen dira.

Pop Rock arloan, honako honeek dira finalistak. Finala bagilaren 7an, eguena, izango da.

Le Noise (Bizkaia): multitaldea da eta zinea asko maite dau, musikea lehen helburua bada be. Hariak, haize-instrumentuak eta perkusinoa dira euren lotura nagusiak, baina talde bilbotarrak ez dau soinu-iturririk baztertzen. Giro, amets, abangoardia eta grinaren aldeko apustua egiten dabe. Laster atarako dabe lehenengo diskoa.

Ultraplayback (Bartzelona): Bartzelonan sortu zan 2003an. Urtebete geroago sarean jarri zituezan euren lehenengo kantak. Ahotik ahorako informazinoagaz eta lehen kontzertuakaz 10.000 deskarga baino gehiago izan ziran, eta 2006an laukoiztu egin zan kopuru hori. Euren elektropop lasaia eta ironikoa nabarmentzekoa da.

Las Furias (Bartzelona): taldeko kideak ‘Las Perras del Infierno’ eta ‘Virüs’ lako talde ‘gogorretan’ ibilitakoak dira. Talde bi horreek Iruñean sortu baina Bartzelonan jarraitu eben. Hor jaio ziran, azkenik, Las Furias eta euren rock and roll sutsu eta bisuala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu