New York Film Academy-k ikastaroak eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2007-06-05 02:00   Barriak

Zine-eskolea lehenengoz izango da Bilbon eta ‘Zine digitala’ eta ‘Antzezpena’ izeneko ikastaroak emoteko. Lau aste iraungo dituen ikastaro honeek Creativity Zentrum-egaz lortutako akordioari esker egingo dira Bilbon, garagarrilaren 2an hasita.

New York Film Academy munduko zine-eskola garrantzitsuenetarikoa lehenengoz izango da Bilbon eta ‘Zine digitala’ eta ‘Antzezpena’ izeneko ikastaroak emoteko. Lau aste iraungo dituen ikastaro honeek Creativity Zentrum-egaz lortutako akordioari esker egingo dira Bilbon, garagarrilaren 2an hasita. Ikastaroen inuagurazino-berbaldia bagilaren 28an izango da Guggenheim Bilbao Museoan.

Creativity Zentrum-ek eta Lan Ekintzak, Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzinoagaz, talentua landu, diziplinen arteko alkarrekintzea sustatu eta sormen industriak bultzatzearen aldeko apustua egin dabe, nazinoarte mailan finkatutako akordio eta itunen bidez eta heziketa prozeduren inplementazino eta gestino aproposari esker.

Ikastaroen antolatzaileen esanetan, Guggenheim Bilbao Museoa leku aproposa da ikastaroak egiteko, ‘ezin dogulako ahaztu bere nazinoartekotasuna eta New York uriagazko loturea’.

Aurten museoaren hamargaren urteurrena ospatzen danez, ospakizunaren bat helburu nagusia beste erakunde eta proiektuakaz alkarlana bultzatzea da eta, Creativity Zentrum-i jagokonez, sormen heziketea sustatzea. ‘Museoaren Lagunek’ matrikula bakotxean % 10eko deskontua jasoko dabe.

Uda ostean, ‘USArt: 300 urteko barrikuntzea’ (Ameriketako bilduma pribadu eta publikoetatik jasotako artelanak) eta ‘Bakotxaren nahiera’ (euskal artisten sormena zabaltzeko) erakusketak jarriko dira Guggenheim Bilbao museoan. Hori dala eta, New York Film Academy-ren berbaldia primerako ataria izango da erakusketa horreentzako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu