Portugalete folklorearen ikur
2007-06-05 02:00 KultureaElai Alaik folklorea esangura zabalean jorratu gura izan dau aurten be eta, beraz, dantzea ez eze, folklorearen inguruko jarduera danak buztartzea izan da asmoa Portugaletera hurreratzen diran guztien parte-hartzea bultzatuz. Kontuak kontu, dantza saioak, kontzertuak, kaleko animazinoa, erraldoiak eta buruhandiak, artisauak, bertsolariak eta tailerrak izango dira.
Kultura tradizionala gizarteratzeko eta zabaltzeko asmoagaz, Portugaleteko II. Folklore Azokea antolatu dau Elai Alai kultur alkarteak. Igazko lehenengo edizinoaren arrakastea ikusita, aurtengoa sendotze urtea izan daiteke antolatzaileen esanetan.
Elai Alaik folklorea esangura zabalean jorratu gura izan dau aurten be eta, beraz, dantzea ez eze, folklorearen inguruko jarduera danak buztartzea izan da asmoa Portugaletera hurreratzen diran guztien parte-hartzea bultzatuz. Kontuak kontu, dantza saioak, kontzertuak, kaleko animazinoa, erraldoiak eta buruhandiak, artisauak, bertsolariak eta tailerrak izango dira. Jentearen parte-hartzea suspertze aldera, tailer interesgarriak antolatu ditue, besteak beste, perkusino, keramika, Txanbeztel kanta, txalaparta zein ‘Dantza Maisu’ ikuskizun tailerra, antxinako dantza maisuen gorazarrez.
Musika arloan, Xabi Aburruzagak egingo dauen disko barriaren aurkezpen kontzertua (bagilaren 8an, barikuan, gaueko 21:00etan), Jirabiraka taldearen kontzertua (bagilaren 8an, 23:30etan), Lolo eta Daviden gaita kontzertua (bagilaren 9an, 20:00etan), Lantzean Behin folk taldearen kontzertua (bagilaren 9an, 23:30etan), Tapia eta Leturiaren erromeria (bagilaren 9an, 20:30etan), Portugaleteko Udal Bandeak, Elai Alai Orfeoi Jarrillerok eta Cimadevillako Ahots Koruaren ekitaldia (bagilaren 10ean, 12:30etan) Osses eta Mariaren alboka kontzertua (bagilaren 10ean, 18:00etan) eta Jesus Reolid Zanfonaren kontzertua (bagilaren 10ean, 19:00etan) nabarmendu daitekez.
Dantzeari jagokonez, Portugaleteko Elai Alai taldearen ikuskizun berezia azpimarratu behar da, taldearen 45. urteurrenean; hitzordua bagilaren 8an, barikuan izango da gaueko 22:00etan hasita.
Azken buruan, Portugaleteko II. Folklore Azoka honetako ekitaldiak Abastos Azoka zaharraren eraikinean, Canilla plazan eta inguruetako eszenatokietan izango dira.
Informazino gehiagorako:
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!