Nontzeberri webguneak Kalesound Maketa Lehiaketea jarri dau martxan

Bizkaie! 2007-06-05 02:00   Musikea

Lehiaketearen lehenengo edizinoan, gura dauen taldeak edo bakarlariak parte hartu leike, jaioterri eta bizilekua diranak dirala. Derrigorrezko baldintzak dira kantak euskeraz izatea, diskorik argitaraturik ez izatea diskoetxe komertzial batean eta kantak originalak izatea, ez bersinoak.

Nontzeberrik antolatutako Kalesound Maketa Lehiaketearen lehenengo edizinoa martxan dago. Lehiaketan, gura dauen taldeak edo bakarlariak parte hartu leike, jaioterri eta bizilekua diranak dirala. Derrigorrezko baldintzak dira kantak euskeraz izatea, diskorik argitaraturik ez izatea diskoetxe komertzial bategaz eta kantak originalak izatea, ez bersinoak.

Lehiaketak atal bi izango ditu: Pop-Rock eta Metal. Parte-hartzaileek horreetako batean emon beharko dabe izena. Pop-Rock atalean, rock, pop, punk, rock & roll, ska, hip-hop, rap, reggae, noise, rhythm'n'blues, techno pop, garage edota power pop estiloak sartzen dira; Metal atalean, barriz, heavy metal, thrash, gotikoa, doom, rock gogorra, hardcore, death edota speed metal.

Lanak www.nontzeberri.com webgunean dagoan galdetegiaren bidez edo e-postaz bialdu behar dira eta zehaztasunak webgunean bertan topau daitekez. Lanak jasoteko epea garagarrilaren 6an amaituko da, eguerdiko hamabietan. Musika arloko hiru adituk erabagiko dituez sariak.

Atal bakotxeko talde irabazleek Durangoko Plateruena Kafe Antzokian joko dabe kontzertu banatan. Horrezaz ganera, atal bakotxeko irabazleek 1.500na euroko diru-saria jasoko dabe Durangoko Txirula musika dendan gastetako. Atal bakotxeko bigarren eta hirugarren sailkatuek Bilboko Bilborock aretoan joko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu