Plaza Barriak Bilbo Hiria Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea hartuko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Jan edanak

Bilbo Hiria 2007 Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea, zapatuan, bagilak 9, izango da Bilboko Plaza Barrian. Alde Zaharreko Dendarien Elkarteak, Idiazabal Jatorrizko Deiturak eta Artzai Gaztak antolatu dabe ekitaldia, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzaz.

Bilbo Hiria 2007 Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea, zapatuan, bagilak 9, izango da Bilboko Plaza Barrian. Alde Zaharreko Dendarien Elkarteak, Idiazabal Jatorrizko Deiturak eta Artzai Gaztak antolatu dabe ekitaldia, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzaz.

Goizeko hamarretan hasiko dira ekitaldiak. Hasteko, hogeita hamasei saltoki edegiko ditue eta bertan Idiazabal Artzai-gaztaia, Arabako Errioxako ardaoa, Bizkaiko txakolina zein sagardaoa, artisau ogia eta bestelako produktuak probau eta erosteko aukerea egongo da. Hamarretatik hamar eta erdiak arte egongo da lehiaketan parte hartuko daben gaztaiak aurkezteko aukerea. Baina bakarrik Jatorrizko Deitureari atxikituriko gaztandegiek eta kaseina plakeagaz identifikauriko gaztaiek parte hartu ahal izango dabe. Gaztandegi bakotxeko gaztai bana aurkeztu ahal izango da eta berezko esneagaz eginda egin beharko dabe. Goizeko 11:00etan, lehiaketearen dastatzeari emongo jako hasierea Plaza Barrian. Horretarako, hiru epaimahaiez osotutako hiru mahai preparauko dira, eta bertan aukeratuko ditue amaierara igaroko diran gaztaiak. Idiazabal Jatorrizko Deitura Kontseiluko kide bat izango da mahai bakotxean; eta, honegaz batera, beste bi pertsonaia ezagun egongo dira, gastronomia mundutik, kazetaritza arlotik, zein Bizkaiko gizartetik. Dastatzea eguerdiko hamabi eta erdietan amaituko da.

Arratsaldeko ordu batetatik aurrera jakinarazoko da Bilbo Hiria 2007 Idiazabal Artzai Gazta Lehiaketearen gaztai garailea, jarraian sari banaketeari hasierea emonaz. Bilbao Bizkaia Kutxak hiru sari banatuko ditu, onenetako hiru produktoreen artean. Horrezaz gan, Bizkaiko gaztairik onenak erregalu berezi bat jasoko dau, Alde Zaharreko Dendarien Alkartearen eskutik.

Lehenengo Saria: Bilboko Udaletxeak banatutakoa.
Bigarren Saria: BBKk banatuko dauena.
Hirugarren Saria: Artzai Gaztak banatutakoa.
Alde Zaharreko Dendarien Alkarteko Bizkaiko gaztairik onena Saria: Txapela.

Zapatu goiz osoan zehar, trikitilari eta bertsolariek Plaza Barria animauko dabe. Bertara hurreratzen diranek, gainera, artzai gaztaiaren elaborazinoa zuzenean jarraitzeko modua izango dabe, Mari Carmen Ugartetxea artzai-gaztanerak aurkeztuta, eta ardi latxen ule-mozketea ikusteko aukerea be egongo da Mikel Etxeberria artzainagaz.


Dobako dastaketa azaldua

Datorren barikuan, bagilak 8, Idiazabal gaztaiaren dobako dastaketa azaldua egingo da V. Bilbo Hiria Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketearen harian antolatutako ekitaldien barruan. Alde Zaharreko Dendarien Alkartearen egoitzan egingo da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Dobako ekintza honetan parte hartzeko aldez aurretik emon beharko da izena, Alde Zaharreko Dendarien Alkarteko telefonoan (944 151 633), fax bidez (944 168 176) edo posta elektronikoa erabiliz (asociacion@cascoviejobilbao.com). Izena eta telefono zenbakia itxi beharko dabe parte hartu nahi dabenek.

Jose Ramón Aguiriano aditu, dastatzaile eta Idiazabal Gaztaiaren Dastaketa Batzorde Ofizialeko kideak egingo dau dastaketa azaldua. Bi ordutan zehar Idiazabal artzai-gaztaia ezagutzeko oinarrizko ezagutzak eskainiko ditu: formea, azala, kolorea, zuloak, usaina, gustoa, Idiazabal gaztaiaren definizino sentsoriala egiteko eta kalidade kontrolerako oinarrizko parametroak.

Saio teorikoaren ondoren, produktuaren dastaketa praktikoa egingo da, Arabar Errioxako ardaoakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu