UEUk eta BFAk diru-laguntzinoak eskainiko deutseez bizkaitarrei udako ikastaroetan izena emoteko

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Ikastaro guztien informazinoa eta matrikulea www.ueu.org webgunean topau daiteke. Danetara, 30 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 12 Eibarren, 8 Baionan, eta 10 Iruñean.

Udako Euskal Unibersidadeko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago, eta UEUk zein Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzino ugari emongo deutseez Bizkaiko ikasle, lanbako eta unibersitarioei ikastaroetara joateko. Ikastaro guztien informazinoa eta matrikulea www.ueu.org webgunean topau daiteke. Danetara, 30 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 12 Eibarren, 8 Baionan, eta 10 Iruñean.

UEUko iturriek jakinarazo dabenez, ikasle, lanbako eta jubilatuen matrikuletan beherapenak eskaintzen ditu UEUk. Honeen aplikazinorako nahikoa da matrikulearen kopia, lanbako txartelaren kopia edota jubilatuaren kopia bialtzea UEUren bulegora.

Era berean, UEUk 20 beka emongo ditu holan eskatzen daben ikasle edo lanbakoentzat (matrikula erdia). Beka horreek jaso ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira, hau da, ikasle edo lanbakoa izatea; beste diru-laguntzinorik ez jasotearen zinpeko autorpena; eskatzailearen udal edo aldundiak ezelako diru-laguntzinorik ez emotea.

Eskaerak matrikulea egin ondoren, bagilaren 10a baino lehen egin behar dira, eta bekak zozketa bidez emongo dira. Eskaerea egiteko ikastaroak@ueu.org helbidera idatzi edo 943 82 14 26 telefonora deitu behar da.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak matrikula osoa pagauko deutse lurralde honetako unibersidade-ikasle eta ikasle-ohi lanbakoei. Ganera, joan-etorrien gastuak be pagauko deutsez. Horretarako, unibersidadeko ikaslea edo unibersidadeko ikasle ohia izan behar da eta langabezian egon behar da. Ganera, Bizkaian hiru urtez erroldatuta egon behar da, eta ikastaroan % 80ko asistentzia izan beharko dau. Joan-etorri eta ostatu eta mantenu gastuen egiaztagiriak aurkeztu behar dira. Eskaria egiteko eta laguntzinoaren inguruko informazinoa zuzenean jasoteko gestioa@ueu.org helbidera idatzi edo 946 79 05 46 telefonora deitu behar da.

UEUko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago eta bagilaren 21ean amaituko da. UEUk webgune bidezko matrikulea bultzatu nahi dau jentearentzat azkarragoa eta erosoagoa baita; www.ueu.org helbidera jo edo bestela, 943 82 14 26 telefonora deitu leikie interesatuek. Ikastaroei buruzko informazino eguneratua www.blogari.net/udaneurrira blogean topau daiteke.


2007ko ikastaroak

EIBAR (UEUren egoitza akademikoa), garagarrilaren 2tik 13ra

·Feminismoaren ibilbideak: historia, akademia eta gizarte-mugimendua (B matrikula). Garagarrilak 2-5
·Bertso-lantegia. (B matrikula) Garagarrilak 2-4
·HIESak emakumeak nahiago ditu. (A matrikula). Garagarrilak 3
·GIS libreen alderaketa eta balioztapena. (C matrikula). Garagarrilak 2-6
·Euskal hiria historian zehar. (C matrikula). Garagarrilak 2-6
·Softwarearen lokalizazioa. (B matrikula). Garagarrilak 9-11
·Euskararen merkatu balioa. (D matrikula). Garagarrilak 12-13
·Eibarrek ba al du zer esanik energiaz eta kutsaduraz? (C matrikula). Garagarrilak 9-11
·Nazismoa eta islama vs sionismoa? (A matrikula). Garagarrilak 11
·Bernard Aucouturierren psikomotrizitate praktikaren inguruan. (E matrikula). Garagarrilak 9-13
·Bitartekaritza familiarraren hastapenak. (A matrikula). Garagarrilak 4-5
·Estetika naturaleko tailerra. (E matrikula). Garagarrilak 9-13


BAIONA (Bernat Etxepare lizeoa), garagarrilaren 9tik 13ra

·Antzerki fisikoa: gorputz-mimoa/Decroux teknikearen oinarriak. XX. mendeko mimo moderno eta abstraktuaren ikuspegia (praktikoa). (C matrikula). Garagarrilak 9-13
·Audio-film baten eraketa: soinu-adierazpena eta irrati-artea, etorkizuneko proposamenak. (B matrikula). Garagarrilak 9-10
·Irudiekin marrazten, letrekin marrazten. Zinema, ilustrazioa, komikiak eta literatura. (C matrikula). Garagarrilak 10-13
·Kanta dezagun! (C matrikula). Garagarrilak 11-12
·Drogak eta droga-menpekotasuna. (C matrikula). Garagarrilak 9-13
·Photoanalysis (irudien analisia): irudi baten esanahia, bizitza baten isla. (B matrikula). Garagarrilak 10-11
·Sexualitatea da gure izate osoa. (C matrikula). Garagarrilak 9-13
·Apiterapia: erleei esker osasuna. (B matrikula). Garagarrilak 10-11


IRUÑEA (Hizkuntza Eskola), garagarrilaren 16tik 20ra

·Kultur ondarearen azterketa. (C matrikula). Garagarrilak 16-21
·AJAX bidezko programazioa praktikaren bitartez. (B matrikula). Garagarrilak 18-19
·Aeronautikara hurbilketa: historia, teknologia eta zientzia. (B
matrikula). Garagarrilak 18-20
·Ipuinen mekanika: ipuinen azterketa metodo berri bat W. Websterren bilduma arakatuz. (C matrikula). Garagarrilak 16-18
·Flora mehatxatua: oinarri teorikoa, metodoak, kudeaketa-tresnak eta Euskal Herriko egungo egoera. (C matrikula). Garagarrilak 16-20
·Emakumea eta psikologia: ekarpenak eta zenbait genero-gai. (B matrikula). Garagarrilak 17-18
·Sexuen esanahiak eta esan nahiak. (C matrikula). Garagarrilak 16-20
·Hizkuntza-plangintza: teoriak eta aplikazioak. (B matrikula). Garagarrilak
17-18
·Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak. (C matrikula). Garagarrilak 16-20
·Oteiza, izpi.rituaren (h)arian. (C matrikula). Garagarrilak 16-20

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu