EHUk, UNEDek eta Eusko Ikaskuntzak hitzarmena sinatu dabe Internet bidez hezkuntza-programak abian jarteko

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Hitzarmenaren aplikazino-eremua unibersidade bakotxeko graduondoko ikasketen tituluak, graduondoko ikasketa ofizialak eta etenbako trebakuntza ikastaroak dira. Alkarlanaren lehentasunezko xedea irakaskuntza birtuala dan arren, ez dabe baztertu zuzeneko jardueretan alkarlana garatzeko aukerea.

Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibersidadeko erretoreak, Juan Gimeno UNEDeko erretoreak eta Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako presidenteak hiru erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Bilbon. Informazino eta komunikazino teknologiak euskarri dituezan baterako irakaspenak emotea da hitzarmenaren helburua.

Hitzarmenaren aplikazino-eremua unibersidade bakotxeko graduondoko ikasketen tituluak, graduondoko ikasketa ofizialak eta etenbako trebakuntza ikastaroak dira. Alkarlanaren lehentasunezko xedea irakaskuntza birtuala dan arren, ez dabe baztertu zuzeneko jardueretan alkarlana garatzeko aukerea.

Alde guztiek onartu dabe hitzarmenak arautzen dituan eta bere arabera diseinautako edo irakatsitako tituluetan beste unibersidade batzuek parte-hartzeko aukerea izango dabela, baldintza beretan edota atxikimendu agirian zehazten diranetan.

Sinatutako lankidetza-hitzarmena hasia da lehen emoitzak izaten. Izan be, 2007-2008 ikasturterako graduondoko ikasketetarako sei berezko titulu antolatu ditue (bi master eta lau unibersidade espezialista ikastaro): Ingurumen Zuzenbidea; Nazinoarteko Merkataritza Zuzenbidea; Hizkuntzalaritzearen Planifikazinoa; Giza Eskubideak; Euskal Ikasketak; edota Europar Batasuneko Zuzenbide Konstituzionala dira ikasgaietako batzuk.

Etorkizunera begira, erronkea gizarte zibilaren eskaeran sakontzea eta lan egitea da. Horretarako, planteamendu zientifikoetan, teknikoetan edo antolakuntzakoetan aurrerapenak apliketan dituezan erakunde ez akademikoek parte hartuko dabe, baita hausnarketearen eta analisiaren alorretan apliketan dituezanek be, euren emoitzak trebakuntza prozesu aurreratuetan islatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu