Xabier de Felipe, 19 urteko biolinista bilbotarra Schleswig-Holstein Orkestran

Bizkaie! 2007-06-04 02:00   Euskaldunak munduan

Oraintsu ‘Acordes-Caja Madrid 2007’ Saria irabazi dauen ‘Kinteto Musikene’-ko biolinistea dan Xabier de Felipe, 19 urteko musikari bilbotarra, izan da Schleswig-Holstein Mundu Mailako Gazte Orkestran hartu daben euskaldun bakarra.

Oraintsu ‘Acordes-Caja Madrid 2007’ Saria irabazi dauen ‘Kinteto Musikene’-ko biolinistea dan Xabier de Felipe, 19 urteko musikari bilbotarra, izan da Schleswig-Holstein Mundu Mailako Gazte Orkestran hartu daben euskaldun bakarra.

Schleswig-Holstein Gazte Orkestra Internazionala 1987an Leonard Bernstein-ek sortua izan zan, Alemanian udaro Hamburgo aldeko Salzau-ko Gazteluan ospatzen dan Schleswig-Holstein Musik Festival ospetsuari lotuta.

Gaur egun Christoph Eschenbach, Pariseko Orkestrako zuzendari dan pianista aleman handia da Gazte Orkestra honen zuzendaria, eta bere gidaritzapean mundu osoko 115 gaztek bi hilebeteko (garagarrilean eta abuztuan) esperientzia izango dabe sei programa desbardinetan eta Alemanian, Brasilen eta Hungrian 17 kontzertuko bira handian parte hartuko dabe.

Schleswig-Holstein Gazte Orkestra Internazionalean bost kontinentetako musikariak batzen dira eta aurten ondokoa da banaketea: Alemania (25), USA (16), Txina (11), Hego Korea (7), Espainia (7), Argentina (4), Frantzia (4), Japonia (4), Armenia (3), Kanada (3), Txile (3), Holanda (3), Errusia (3), Australia (2), Brasil (2), Hungria (2), Italia (2), Polonia (2), Suiza (2), Taiwan (2), Austria (1), Danimarka (1), Bretainia Haundia (1), Israel (1), Serbia (1), Turkia (1) eta Ukraina (1).

Xabier de Felipek Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolineko 2. kurtsoa egiten dau Keiko Wataya irakasle japoniarragaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu