‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainea, martxa onean
2007-06-05 02:00Jokaera eta ohitura gozagarriak zabalduz irakurketea sustatzea helburu dauen ‘Irakurri, gozau eta oparitu’ egitasmoa martxan dago 14 herritan eta bagilaren 23a bitartean jarraituko dau irakurriz gozetako eta gozamena konpartiduteko gonbitea egiten.
Jokaera eta ohitura gozagarriak zabalduz irakurketea sustatzea helburu dauen ‘Irakurri, gozau eta oparitu’ egitasmoa martxan dago 14 herritan eta bagilaren 23a bitartean jarraituko dau irakurriz gozetako eta gozamena konpartiduteko gonbitea egiten.
Hilebete daroa indarrean egitasmo barritzaile honek eta liburuen salmentan izango dauen eragina baloretako goizegi izan arren, liburutegi publikoetan egindako mailegu kopuruari erreparauta dudarik ez dago irakurketea sustatzeko proposamen eraginkorra dana.
Bizkaiko Santurtzi, Erandio, Igorre, Santutxu-Txurdinaga, Durango eta Ermua, Gipuzkoako Elgeta, Bergara, Azkoitia, Zumarraga, Urretxu eta Usurbil, eta Nafarroako Altsasu eta Irurtzun herrietako biztanleek dabe egitasmo honen abantailak aprobetxetako aukerea. Herri horreetan bertako euskera alkarte, udal liburutegi eta herriko liburu denden arteko alkarlanak egin dau posible egitasmoak aurrera egitea.
Herri bakotxeko liburutegian eta www.topagunea.org/irakurri webgunean ikusgai dagozan 100 liburuetako bat hartu, mailegu zerbitzuari esker etxera eroan, irakurri eta itzulitakoan, liburu hori erosi eta beste persona bati erregaletako asmoa izan ezkero, fitxa bat beteta deskontu txartela eskuratuko dogu. Fitxa txartel horregaz % 25eko deskontua izango dogu egitasmoan parte hartzen dauen liburu dendan. Eroslea euskera alkarte antolatzailearen bazkidea bada deskontua % 50ekoa izango da. Azkenik, euskera alkarteko boluntarioak izango dira erregalua, eroslearen partez, hartzaileari eroango deutsienak.
Gustuko irakurketeak dakarren plazerra konpartidutea eta horrexek sortzen deuskun atsegina dira egitasmo honen balore handienak. Uda aurreko hilebeteetan eginda, jente askok autortzen dauen legez, oporretan irakurteko ohitura hori aprobetxetea da asmoa.
Egitasmo honen oinarrian, kultur kontsumo aktiboa bultzatuz euskerearen erabilera gozagarria sustatzeko Topagunea eta euskera alkarteen borondatea dago.
Esan bezela, bagilaren 23ra arte egongo da martxan ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmo hau.
Kontsultak: www.topagunea.org/irakurri
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!