Sarean  IV. urtea // 156. zenbakia

Atxilotuta Bushi e-postaz mehatxu egiteagaitik


Bizkaie!

Hamahiru urteko mutiko bat etxilotu dabe Florence uriko (Kentucky, AEB) alkateari George W. Bush AEBtako presidentea mehatuz posta elektroniko bi bialtzeagaitik. Bush datorren astean joango da Cincinnatira, umea bizi dan uritik hur.

FBIko eta Zerbitzu Sekretuetako agenteak gaztearen etxebizitzara indarrez sartu ziran, Linny Cloyd Poliziaren kapitainak azaldu dauenez. Gurasoak bertan egozan eta umearen ordenadorea aztertu ostean, Bushen ganeko informazino asko eukala nabarmendu dau Cloydek. Orain, terrorismo-mehatxua egitearen zigor bat jaso leike eta auzitegi familiar batera joan beharko dau aste bi barru.

Florenceko alkate Diane Whalenek Bush mehatxatzen eban e-posta anonimo bat jaso ondoren hasi zan ikerketea. Poliziak jakinarazo dau lehenengo posta elektronikoa Etxe Zurira, Dick Cheney presidenteordearen ordenadorera eta Pentagonora be heldu zala.

Whalenek beste posta elektroniko bat be jaso eban. Florenceko alkateak eta Cloyd poliziaburuak ez dabez mezuak erakutsi nahi izan ezta mehatxuei buruzko xehetasun gehiagorik emon be.