Japonia: beti teknologia barriaren alde
Orduan, Akihabara auzoan produktu barrien merkadua eta bigarren eskuko produktuen merkatua be topauko doguz. Baina guretzat, zoritxarrez, produktu gehienak ez dabe balio, Japoniako biztanleentzat preparauta dagozalako (ordenadoreen kasuan, bertako hizkuntzara dagoz egokituta).
Holantxe egon da auzoa orain arte baina datorren apriletik aurrera Gobernuak ezarri dauen arautegia bete behar da eta gauzak goitik behera aldatuko dira. Zergaitik? 2001 baino lehenago egindako produktuak ezin izango dira saldu dendetan. Ordenadore, bideo joko, kamara... zaharrak kendu eta gora barriak! Bezeroak ez dagoz horregaz konforme. Euren ustez, legearen atzean enpresa nagusi ezagunak baino ez dagoz. Enpresek euren produktuak saldu behar dabez (etekinak lortzeko) eta, bigarren eskuko merkaduagaz, alde batetik ez dabe ezelako diru zuzenik irabazten eta, bestetik, merkaduko kuotea kentzen deutse. Ezta pentsau be!
Urtenbidea? Dendetan ezin bada holakorik saldu edota erosi, akaso Internetera joan beharko dogu. Ikusi beharko dogu apriletik aurrera e-Bay edo antzekoetan Japoniako bigarren eskuko produktu gehiago dagozan ala ez. Zuhur ibili ezkero, batek baino gehiagok maukaren bat eroateko aukerea be izango dau.
Gotzon Plaza
Herrialde interesgarria da Japonia. Alde batetik, tradizinoaren defendatzaile amorratuak dira, ehunka urteko ohiturei eutsen deutsie eta. Bestalde, teknologiaren apostua aurrera eroan dauen gizarte baten aurrean gagoz. Euren mentalidadeak alde biak gordeten dituala be esan leiteke, tradizinoa eta modernidadea, antxinakoa eta etorkizuna.
Gure anaia egon zan pasa dan udan bertan, oporretan (akaso ez da oporretara joateko leku ezagunena, baina tira) eta han ikusitakoaz harrituta etorri zan. Punta-puntako teknologia edonon, bai kalean bai etxean. Eta dendak! Ha bai ha teknologiaren paradisua! Telebistak, argazki makinak, musika aparatuak, MP3ak, DVDak, bideo jokoak, ordenadoreak... dan-danak punta-puntakoak. Herrialde osoa horretarako bidean dago, bertako enpresek ‘Ikerkuntza + Garapen + Barrikuntza’ dalakoan dirutzea gastau (edo inbertidu) ondoren, ondo baino hobeto ikusten dira etekinak. Munduko Bigarren Gerrea amaitu zanetik hartutako abiadurea bertako produktuen kalidadean igarten da. Bi aldiz pentsau baino lehenago, laster etorriko jakuz burura bertako teknologiagaz lotuta dagozan enpresen izenak, arlo askotako enpresak baina bide beretik doazenak: Nikon, Sanyo, Toshiba, Fujitsu, Vaio eta beste asko.
Tokion, ikustekoa da bertako Akihabara auzoa, ‘teknologiaren auzoa’ ezizenaz ezagutzen dana. Bertako elektronikako dendetan munduko azken barrikuntzak dagoz. Argazki kamara digitalak, ordenadore barrienak, bideo jokorik arrakastatsuenak eta abar.
Eta jakina, holako herrialde teknologizau batean prezioak nahiko merkeak izaten dira. Konpetentzia bizi-bizia da eta arrakastea produktu barriak prezio onenean eskainiz lortzen da. Horregaitik, Japonian urtero ordenadorez aldatzea, berbarako, guztiz normala da, gehienek egiten dabena. Baina, hainbat produktu barri erosi ostean, zer pasetan da etxean daukaguzanakaz? Holako kasuetan, bigarren eskuko produktuentzako leku aproposa be egoten da. Bigarren eskukoak oraindino punta-puntakoak dira askotan eta lana ondo baino hobeto egiten dabe.