Euskerea berbagai  IV. urtea // 152. zenbakia

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketearen XIII. edizinoa, apirilaren 1ean


Bizkaie!

Sopelako AEK-k urtero antolatzen dauen Esaera Zaharren Txapelketearen hamairugarren edizinoa apirilaren 1ean, zapatuan egingo da eta daborduko zabalik dago izena emoteko epea.

Txapelketa honetan, bertsoak eta esaerak dira giltza: parte-hartzaileek esaera zaharretan oinarritutako bertsoak entzun eta esaera horreek zeintzuk diran esan behar dabe puntuak irabazteko.

Hiru fase izaten dira: eguerdian Sopelako tabernetan zehar ibiliko dira taldeak, Algortako Bertsolari Eskoleak preparautako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik. Ostean, herri-bazkaria Ander Deuna ikastolan egingo da, eta hau amaitutakoan finalak jokatuko dira, eguerdiko talde onenen artean.

Azken fase horretan, Oihane Perea eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dabe. Epaile lez, barriz, Acero anaiak surflari ezagunak izango dira.

Parte hartzeko (10€ taldeko) edota bazkarira joateko (15€) izena emon daiteke martiaren 27a baino lehen nikola@aeknet.net eta aitor@aeknet.net posta elektronikoetara idatzita edo 94 676 48 76 telefono zenbakira deituta.

Ondokoak dira irabazleentzako sariak:

- Talde irabazleari: astegoiena landetxe batean eta 4 lagunentzako afaria.
- Bigarren sailkatutako taldeari: bidaia Mallorcara eta 4 lagunentzako afaria.
- Hirugarren sailkatutako taldeari: afari bat 4 lagunentzako.
- Laugarren sailkatutako taldeari: bazkari bat 4 lagunentzako.