Jan-edanak  IV. urtea // 152. zenbakia

Errioxako ardaoaren kanpo-salmentea gorantz


Herrialdeka, Erresuma Batuan saldu ziran gehien aitatutako errioxako ardook. Danetara, 21´4 miloe litro saldu ziran, 2004an baino % 4 gehiago. Dirutzeari jagokonez, 100 miloe eurotik gorakoak izan ziran sarrerak, aurrekoan baino % 6´43 gehiago. Beste alde batetik, saldutako ardaoaren prezioaren batez bestekoa % 4´11 euro bajuagoa izan da.

Bigarren, Alemania dago, 12´4 miloe litro ardao saldu dira bertan, Erresuma Batuan saldutakoaren erdia, eta % 6´83ko igoereagaz aurreko urtekoagaz alderatuz. Kasu honetan, aurreko urtean ardaoaren prezioa 3 eurokoa izan zan eta 2005ean, 2´91 eurokoa.

Estadu Batuak datoz hirugarren; bertan 6 miloe litro saldu ziran, aurreko urtean baino % 2´44 gehiago. Han saldutako Errioxako ardaoen sarrerak 34´5 miloe eurotik gorakoak izan ziran eta ardaoaren batez besteko prezioaren igoerea nabarmena, 5´7 euro litroko.

Aitaturiko hiru lurraldeen artean, kanpoan saldutako Errioxako ardaoaren % 60 egin eben 2005ean. Ganerako % 40, Europako herrialdeetan saltzen da, batez be, Suitza, Suedia, Danimarka, Frantzia, Austria, Norvegia, Irlanda eta Herbehereetan.

Imanol Sarasola,
enologoa

Errioxako Jatorrizko Izendapen Kalifikatuko bodegek 2005ean eginiko kanpo-salmentak 304 miloe eurotik gorakoak izan ziran, Errioxako Ardaoen Kanpo salmenten arduradunek emondako datu en arabera, 2004an baino %3 gehiago.

Bolumenari dagokionean, kanpoan saldu zan Errioxako ardao kantidadea 71´2 miloe litrokoa izan zan, 2004an baino % 3´22 gehiago.

Kanpoan saldutako ardaoen prezioaren batez bestekoa 4´27 euro litroko izan zan; beraz, prezioen jatsiera txikia atzemoten da, % 0´23koa hain zuzen, izan be, 2004an 4´28 euro litroko pagau zan.

Ondu bako ardaoak, ardao gazteak deiturikoak izan ziran salduenak, danetara, 31´5 miloe litro; saldutako ardao guztien % 44 izan arren, aurreko urteagaz konparauta, % 1´6 gitxiago saldu ziran.

Ondoren, ondutako ardaoak edo kriantza ardaoak agertzen dira, 20´5 miloe litro dira kanpora saldutakoak, aurreko urtean baino % 1´46 gehiago. Erreserba eta erreserba handiak, salmentei dagokienean, hirugarren eta laugarren postuan dagozanak dira, hurranez-hurran. Era horretako ardaoak izan ziran salmenten gorakada nabarmenena izan ebenak. Erreserbako ardaoaren kasuan, ia-ia 16 miloe litro izan ziran kanpoan saldutakoak, aurrekoan baino % 14 gehiago; erreserba handiak, ostera, 3´1 miloe litro, % 18ko gorakadeagaz.