Zinea  IV. urtea // 152. zenbakia

Euskerazko Laburmetraien Zirkuituak aurtengo edizinorako aukeratutako bost filmak 20 udalerritara eroango ditu


Bizkaie!

Euskerazko Laburmetraien Zirkuituaren III. edizinoan aukeratu dabezan bost filmak EAEko 20 udalerritan proiektauko dira, Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak jakinarazo dauenez.

Filmok martiaren 2tik apirilaren 12ra bitartean ikusi ahal izango dira eta danetara sei zuzendariren metraje laburreko bost film emongo dira. Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako 'Txotx' (15 minutu), Beatriz de la Vegaren 'Sarabe' (15 minutu), Bego Vicarioren 'Haragia' (13 minutu), Inaz Fernandezen 'Hauspo soinua' (16 minutu) eta, azkenik, Asier Altuna eta Telmo Esnalen '40 ezetz' (16 minutu) dira proiektauko diren iraupen laburreko aurtengo filmak.

Danetara, ordu bat eta laureneko emonaldia izango da. Laburmetraien ondoren, zenbait kasutan, gehienetan, zuzendariak izango dira bertan ikusleen galdera, ardura eta zalantzei erantzuteko.

Aurreko edizinoetan, Eusko Jaurlaritzearen "Kimuak" egitasmoan parte hartu daben lanen artean aukeratu dira Zirkuitu honetan zabaldutako filmak. Aurten, barriz, ez da euskeraz egindako lanik aurkeztu eta, beraz, 1998tik 2000ra bitarteko lanak berreskuratu behar izan dabez antolatzaileek, 2005ekoak izan ez arren.

Topaguneak nabarmendu gura izan dau zirkuituak bide barriak urratu dituala euskerazko lanen argitalpen eta banaketeak. Hain zuzen be horixe da, hizkuntza honen erabilerea sustatzea, hain zuzen, 82 alkartek osotzen daben erakundearen helburu nagusia.