Makailao-solomoaen entsaladea zitrikoakaz, gaztai freskoa eta prijidutako quinoa
Zelan egin:
Makailaoa egiteko, gezatutako makailao solomoak hartu eta plantxan markauko doguz banan-banan azalaren alderditik eta ondoren katilu batean jarriko doguz. Bien bitartean, limoi-ura eta oliba-orioa 50 gradutara jarri eta segiduan makailaoari gainetik bota eta xiringa bat erabiliz sartuko doguz limoi-ura eta oliba-orioa makailaoaren barrualdera; dana 40 gradutara euki makailaoa eginda dagoala ikusi arte.
Laranjazko maihonesea egiteko, laranja-ura eta azukerea surtan desegiten jarriko doguz eta ondoren berotan uretan bigundutako gelatinea be bai. Hotzituten itxi eta amaitzeko, hagatxo bat erabiliz ondo irabiatu eta oliba-orioa gaineratu maihonesea sortu arte.
Azken buruan, guarnizinoa prest eukiko dogu, rukula garbia, gaztai freskoa laukitxoetan ebagita eta quinoa prijidua. Azkenik, platerean jarri, azpian hasita, laranjazko maihonesea, gainean makailao solomoa, honen gainean rukulea eta guztiaren gainetik quinoa prijidua.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok, oraingoan kartako errezeta berezi bat landuko dogu. Osogai nagusia makailaoa izango da baina entsalada eran preparauko dogu. Goarnizino lez ondokoak erabiliko doguz: laranjeagaz egindako maihonesea, rukula orriak eta amaitzeko quinoa prijidua. Ikusi, ikasi, probau eta ikusiko dozue zelako konbinazinoa dakarren plater berezi honek.
Makailao-solomoen entsaladea zitrikoakaz, gaztai freskoa eta prijidutako quinoa
Osogaiak (4 lagunentzat):
Makailaoa egiteko:
· 150 gramuko 4 makailao solomo.
· 50 gr. limoi-ura.
· 150 gr. oliba-orioa.
Laranjazko maihonesea egiteko:
· ¼ l. Laranja-ura.
· 25 gr. azukera.
· 2 ½ gelatinea.
· Oliba-orioa.
Guarnizinorako:
· Rukulea.
· Gaztai freskoa.
· Quinoa.