Euskaldunok munduan  IV. urtea // 152. zenbakia

Japoniako Telebistako NHK kate nazionalak Bilboko metroan grabau dau uriburuaren bizibarritzea


Bizkaie!

Japoniako telebistako NHK kateko lantalde bat Bilbon dago egunotan Bizkaiko uriburua zelan bizibarritu dan gai hartuta, dokumentala grabetako. Lan planaren barruan, Bilboko metroan gelditu dira, uriaren modernotasunaren ikurretako bat baita, kate horretako bozeroaile batek esan dauenez.

Metro Bilbaok gaur prentsa-ohar batean jakinarazo dauenez, Bilboko uriko trenaren irudiak Japoniako Nagoya uriaren gaineko erreportaje batean sartuko dabez, Nagoya, Bilbo bezela, hirigintzako aldaketa prozesu sakonean buru-belarri sartuta baitago.

Programea hil honetan emongo dabe Japonian eta 100 miloe lagun baino gehiagok ikusi ahal izango dabe. Sarrikoko geltokian grabau dabez irudiak eta trenak, sarbideak eta fosterito ezagunak be grabau dabez uriko beste puntu interesgarri batzuez gain.