Euskal giroa Suitzan
Jardunaldiek, bazkari ederrak eta Trikizio taldearen kontzertuak berotu eben eguna. Genevan, ‘Euskal Poteoa’ egin zan, hilero legez. Saignelégierren, ‘Café du Soleil’ aretoan alkartu ziran Euskal Etxeko kideak eta hainbat suitzar. Arratsaldeko bostetan hasi eben jaia egungo euskal politikearen inguruko jardunaldi bategaz, Giuliano Cavaterraren eskutik. Berbaldiaren ostean, afaria antolatu eben euskal jatekoakaz eta ostean etorri zan Trikizioren kontzertua Xabier Arakama, Jon Arruti, Iban Gurrutxaga eta Unai Lopetegiren eskutik. Trikitixea entzuteaz gan, txalaparteaz gozetako aukerea be egon zan.
Bizkaie!
Suitzako Geneva eta Saignelégier herrietan euskal giroa izan da nagusi oraintsu. Suitzako Euskal Etxearen eta Trikizio taldearen eskutik, lehenengo Genevan eta gero Saignelégier Alpeetako herri hotzean Euskal Eguna ospatu eben.