Ekialdeko Timor (II)
2005-03-25 00:00 Bidaide
Etorkizuna eregiten
Orain, helburuak beste batzuk dira. Osasun-sistemearen egoerea negargarria da. Pratt Erwin medikuak Liquicako ospitalean egiten dau lan, Osasun Ministerioaren menpean. Osasun-zentrotik metro batzutara bizi da, etxe txiki baten. Bertan daukan lujorik aitagarriena aire girotua da. Australiarra da bera, eta egoera guztiz desbardinean bizi da Ekialdeko Timorren. ‘Hemen, lanaldiak 12 ordukoak izan daitekez. Baliabide gitxi daukaguz eta jente asko dago beharrizanakaz’, dino. ‘Independentzia lortuta dago. Orain ez dago sarraskirik eta behingoz, trankil bizi da Timor. Baina orain dagozan zereginak ...
Gasteizko jaietarako musika-egitarauaren aurrerapena
2005-03-25 00:00 Musikea
Hurrengo egunean, abuztuaren 5ean, Oreka TX izango da euren txalaparta soinuakaz giroa alaitzen. Talde hau orain urte bi izan zan Gasteizen, Kepa Junkeragaz batera.
Abuztuaren 6an, Betagarri talde gasteiztarra izango da entzungai. Musika munduan egin dabezan hamar urteen errepasoa egingo dabe Zuzenean azken lanean jaso dabezan kantakaz. Egun berean, Niko Etxartek zuzenekoa eskainiko dau eta Eperra laneko hainbat kanta eskainiko ditu.
Abuztuaren 7an, Afrikaren emonaldia izango da eta hip-hop euskalduna gustetan jaken guztiek gozetako aukerea eukiko dabe.
Udalaren egitarauaren azken ...
Victor de Diegoren laugarren amesa
2005-03-25 00:00 Musikea
Diskoa Bartzelonako Laietana estudioan grabau eben aurtengo urtarrilaren 11an eta 12an, eta Victor de Diegogaz batera Joan Diaz, Curro Galvez eta Marc Ayza-ren ekarpenak be entzun geinkez, hirurak katalanak. Izan be, horreek lau gizonek osotzen dabe taldea.
Zortzi kanta barrigaz jatorku ‘Oraindik Ametsetan’, alkarren artean lotura zuzenik euki ez arren, estilo bera buztartzen dabenak. Erritmo bat hartu eta melodia sartuz sortutako abestiak izango doguz entzungai, ames egiteko edo beste baten amesak egia bihurtzeko. Bien bitartean, izarrik gagozala be gozau geinke ...
Rockaren ikuspegi zabala Arean bizkaitarren eskutik
2005-03-25 00:00 Musikea
Rockaren ikuspegi zabala oinarritzat hartuta, erritmo eta intensidade desbardineko momentuak eskaintzen deuskuz Areanek. Bederatzi kantak osotzen dabe lana eta batak besteagaz erlazino zuzena daukala esan leiteke, oso ondo buztartzen dira bata besteagaz.
Bizkaie!
Bizkaierearen zigorra barik, euskerearen mesedea
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Xabier Paiaren 'Bizkaiera onenaren zigorra' artikulari erantzunez
Aupa Xabier!
Beste ezeren aurretik zorionak emon gura deutsudaz Bizkaiko txapelketan egin zenduan lan ederragaitik eta batez be Bizkaie-n egiten dozun ekinagaitik.
Beste alde batetik, aitatu gure neuke ez nagoela guztiz ados Biezkaiera onenaren erabilerearen sariari egin deutsazun kritikeagaz. Oso osoan ulertzen dot zure iritzia, izan be, danok dakigu Bizkaien ez gagozela gazte guztiok, euskerearen aurrean aukera bardinekaz. Holan eta guzti, nire ustez, sari bat emotea beti izango da Bizkaierean mesedetan -honetan seguru ...
Filipinetan eta Xangain pelotalekua zabaldu guran
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Xangaiko pelotalekua
Txinako Xangai urian be pelotalekua zabaldu gura dabe euskal enpresek, baina oraingoz ekimena atzeratu egin dabe, han legez kanpokoa dalako apustuak egitea.
Halan da be, ekimena bultzatuko dabela dino Aitor Totorikak, aukera ugari dagozalako frontoia eregiteko.
Xangain Jai Alai pelotalekua izan eben Mao Zedong agintera heldu arte. Manilan be, 1940 eta 1986 urteen bitartean, Jai Alai pilotalekua euken baina 1986an, Ferdinand Marcosen diktadurea behera etorri zanean, zarratu egin eben.
Bizkaie!
R. M. Azkue Literatur Sariak 2004
2005-03-25 00:00 Kulturea
Saridunak
A MAILAko epaimahaikoek honako sariak emoteko erabagia hartu dabe:
Narrazino alorrean
- Lehen Saria: “Ama”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
- Bigarren Saria: “Denboran barrena”. Egilea: Laida Zabala (Donostia - Gipuzkoa). Donostiako Lauaizeta ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Maria Eugenia Lozano.
- Hirugarren Saria: “Patuaren menpe”. Egilea: Sara Insausti (Ordizia - Gipuzkoa). Urdaneta eskolako ikaslea. Laguntzailea: Maixabel Aristimuño.
Olerki alorrean
- Lehen Saria: “Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea ...
Argentinako Euskal Fronte Nazionalearen sortzaileetako bat hil da
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Lauaxetaren irakur menduak
2005-03-25 00:00 Kulturea
Lauaxetaren biografia
Esteban Urkiaga Laukizen jaio zan 1905eko abuztuaren 3an. Handik lau urtera familia Mungiako “Lauaxeta” baserrira joan zan biziten; denporagarrenean izen hori aukeratu eban izengoititzat idazki eta lanetarako. Batxilergoa ikasi ondoren, Durangoko Josulagunen ikastetxean, 1921ean Jesusen Konpainian sartu zan, ordena 1928an itxi arte. Nobiziatu sasoian, Loiolan, poesia klasikoaz hasi zan interesetan, latin eta grezierako irakasle eban aita Errandonearen eskutik. Evangelista de Iberoren Euzko Ami irakurri ostean, euskal kulturara hurreratzen hasi zan Jokin Zaitegi olerkariaren eskutik. Urte horreetan, gainera, idatziak ...
Koldo Isusi: 'bizkaiera hutsean idatzitako egunkaria be ederra izango litzateke'
2005-03-25 00:00 BarriketanMartiak 8
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Aldarrikapen eguna ala ospakizun eguna? Bietatik izango dau martiaren 8ak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunak. Nik be bietatik egiteko gogoa daukat, ospatu eta aldarrikatu. Ospatu, sormena lana dan neurrian, emakumea bertsotan fin ari dala lanean. Eta aldarrikatu, emakumeen aldarrietarako ez dagiezala emakumeak bakarrik lanean jarri.
Ahozko tradizinioan ez da barria emakumearen parte hartzea. XVI. mendean baziran ezkontzetan eta hiletatan eresiak kantetan ebezan emakumeak. Baina ez ziran ondo ikusiak emakume publikoak, eta garaiko botereak isunak be iminten eutsiezan ahotsa erakusten eben plazandreei ...
Gurasoek seme-alabakaz sexu eta HIESAren inguruan berba egitearen garrantzia
2005-03-25 00:00 txutxu-mutxuan
“Naturaltasunez”
Kanpaineari indar eta sendotasuna emoteko, Interneten web gune bat edegi dabe; bertan, gurasoek giza inmunoeskasiaren birusaren ganeko informazino zabala eskuratu daikie, bai eta seme-alaben sexu heziketeari aurre egiteko modua be. Materiala egiten jardun daben espezialistek azpimarratu gura izan dabe sexu heziketea jaiotzatik bertatik hasten dala, “horren jakitun egon ez arren, seme-alabak hezten gabilzalako eten barik, gure lotsa, laztan, isilune edo eretxien bitartez”.
Azaldutakoagaz bat, sexu heziketearen helburua gazteek umeak nondik datozan eta sexuaren bitartez hartu daikiezan gaixotasunak zeintzuk diran ...
Azkenean Natxo Vigalondok ez dau Oscarrik lortu
2005-03-25 00:00 Zinemea
Ganerako sari inportanteak, banatuago
Ganerakoan, Jamie Foxxek lortu eban gizonezko aktorerik onenaren saria Ray filmagaitik eta Jorge Drexler artista uruguaitarrak abestirik onenaren saria etxeratu dau Al otro lado del rio beharragaitik (Diarios de motocicleta filma), gaztelaniazko kanta batek eskuratzen dauen lehenengoa.
Euskal ordezkaritza bat, Miren Azkarate Kultura sailburua tarteko, Los Angeles urian izan zan aurreko astean Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra babestu guran. Pelikuleak Eusko Jaurlaritzearen diru-laguntzinoa jaso bai baina azkenean ez dau Oscarrik eskuratu.
Joseba Terreros
Amor idiota
2005-03-25 00:00 Zinemea
Ventura Pons-ek produzidu, idatzi eta zuzendu dau Amor Idiota izeneko film hau; pelikula dramatiko eta komikoa da, maitemina eta obsesinoa nahastetan dauzana. Filmak Pere-ren istorioa kontetan deusku. Gauzak holan dirala, Argentinan bizi zan aspaldiko lagun on baten heriotzearen barri euki ostean, taberna batera joan eta bertan pena eta min guztiak itoten ahaleginduko da. Kalera mozkortuta urten eta ezustean neska zoragarri bat ezagutuko dau. Neska honegaz obsesionauta, zelatan eta kukuka ibiliko jako, haren bizitzearen barri zehatza eukiteko.
Bat-batean, segundo bakar batzuetan ...
Bideojokoak sortzeko unibersidadea
2005-03-25 00:00 sarean
Baina txinatarrena ez da izan lehenengo fakultadea. Lehenengoa Danimarkan sortu eben eta aurtengo ikasturtean martxan dago titulazino barria: Bideojokoetako Programakuntzan eta Garapenean Tituloduna.
Txinatarren plangintzearen arabera, datozan bost urteotan 300 on-line joko barri kaleratuko dira. Gaur egun, merkaduaren % 90 atzerriko produktuez beteta dago eta bide hau apurtu gura dabe agintariek (jakina, atzerriko produktuek hau esan gura dabe: urtero, herrialdetik diru askok urtetan dauela lizentziak pagetako). Txinatarrek garatuko dabezan jokoak, antza danez, euren tradizinoan oinarrituta egongo dira, euren historian eta euren ...
Ospakizuna eta itxurakeria
2005-03-25 00:00 eretxia
Aho batez izango doguz komunikabideak andrearen eskubideen defensan aste honetan zehar. Eta gu danak aurrerakoiak garala sinistuko dogu momentutxu baten. Hori txiste mingotsa! Tupustean, gure benetako pentsamoldearen gordintasunak lekutxu bat egingo dau komunikabideetan hemendik egun gitxira. Horren feminista eta bakezalea dan gizarte honetan, indarkeria albo batera ixten dauen herri honetan, ahularen kontrako presinoa gaitzesten dauen Europako txoko honetan... basapiztiaren atzapar matxistak era ezin gordinagoan agertuko dira, zoritzarrez ez gara horrenbeste aldatu eta.
Holan, tratu txarrak etxeetako txokorik sagraduenetan, eliteko edukazinoa ...
Ofizialtasun sinbolikoa
2005-03-25 00:00 Euskerea berbagai
Gaur egun zerbitzu publikoan behar egin gura dauenak, euskerarik jakin barik jai izan beharko leuke lan-alkarrizketatan, eta zer esanik ez oposizinoetan. Halan da be, euskeraz jakiteak edozein egoeratan hizkuntza hori erabili ahal izatea esan gura dau. Neuk 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eskatuko neuke gitxienez. Interpreteen kasuan, ostera, zehaztasun handiagoa behar da oraindino: berbarako, Entzutegi Nazionalerako, interpreteak era guztietako euskerea itzultzeko beharrean topau leike bere burua, akusaduak ez daukalako zertan batuaz egin. Suerta leiteke akusadu, lekuko edo deklarazinoa egiten dauen ...
The Chemical Brothers Donostian
2005-03-18 00:00 Musikea
Anoeta ekitaldi erraldoietarako itxi, eta Illunbe zezen-plazan joko dau taldeak. Ganera, Madrilen eta Granadan be egongo dira britainiarrak, eta aurretik Australian, Londresen eta Tokion eskaini dabez kontzertuak.
Kontzertua ikusteko txartelak erosteko arazo larregi ez da egongo, edo behintzat, ez da horrenbesteko jentetzea aurreikusi. Hori bai, oraindino ikusteko dago zer pasauko dan.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1749
1750
1751
1752
1753
1754
1755
1756
...
1843
1844
1845
1846
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...