Euskaldunok munduan  IV. urtea // 152. zenbakia

Roberto Arlt idazle argentinarraren 1935eko Euskal Herria deskribiduten dauen 'Aguafuertes Vascas' liburua salgai dago


Bizkaie!

Txalaparta argitaletxeak 'Aguafuertes Vascas' liburua argitaratu barri dau, Roberto Arlt (1900-1942) idazle argentinarraren 1935eko Euskal Herria deskribiduten dauen artikuluzko lana.

Idazle, antzerkigile, kontulari, artikulugile eta kazetari izanikoa, Arlt pasa dan mendeko literatura argentinarraren barriztatzaile nagusienetakoa lez estimatua dago. 1935ean, Gerra Zibilaren aurretik, Euskal Herrian egon zan eta hemen igarotako egunetatik hartutako hunkipen eta zirrarak, baita ataratako irudiek 50 artikulu ingururen sorrerea eragin eben; horreek danak Buenos Aires-ko 'El Mundo' egunkarian argitaratu ebazan liburuaren izenburu berbera eroian idazki-zutabeetan.

Egunkari honek idazle argentinarra zenbait herri Europarretara bialdu eban erreportari, eta Euskal Herrian izan zan hiru hilebetetan, 1935eko zemenditik eta 1936ko urtarrilera. Egonaldi horrentan Bilbo, Gernika, Durango, Bermeo, Eibar edota Donostia lako udalerrietan ibili zaen eta 40 'aguafuerte' inguru idatzi ebazan euskaldunen bizitzak kontatuz gerra aurretiko garaietan.

Liburua egunotan aurkeztu dabe Donostian eta Txalaparta argitaletxearen webgunean dago salgai, 15 eurotan, www.txalaparta.com helbidean.