Egokitzapenak toki telebistaren hiru barrutitan
Jaurlaritzak barruko tramiteak eta idazketea amaitu ondoren, Kultura Sailak Gobernu Batzordera Dekretu lez onartu dagian bialduko dau eta Jaurlaritzearen Dekretua onartu ondoren, Kultura Sailak lurreko uhinen bidezko toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen dauen titulu juridikoa emoteko konkurtsoa egin eta erabagiko dau. Dekretua udea baino lehen onartzea aurreikusten da eta konkurtsoa udagoienean zabaltzea.
Legeak ezartzen dauen moduan, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko garaian, Udalek lehentasuna daukie eta, beraz, multiple bakotxean kanal bana gordeko da zuzeneko kudeaketarako eskaera egin daben udalentzat. Jagokon barrutian eskaerea egin dauen udal bat baino gehiago balego, kanal horren kudeaketea alakrregaz adostu leikie.
Baldintza honeetan kudeaketan zuzeneko bidea hartu gura deben udalek titulu juridikoa lortuko dabe zuzenean konkurtsoan. Barruti batean inongo udalik eskaerarik egingo ez baleu, kanal hori besteakaz batera konkurtsoan jarriko da erakunde edo enpresa pribatuek kudeatu dagien.
Audientzia epea gainditu ondoren, idazketa fasean den Kultura Sailaren Uhinen bidezko tokiko telebista digitalaren zerbitzua arautzeko Dekretuak honako helburuak ditu: herritarrek eretxi publiko autonomoa eta heldua bideratuko dauen askotariko komunikabide-eskaintzea izateko eskubideak errespeteteari ekinez, eskaintzearen kalidadearen alde egitea; gizarte-zerbitzu bat eta zerbitzu hori jasoko daben herritarrakazko lurralde-hurrekotasuna bermatzea; komunikazino-eskaintza osoari erantzutea galarazoten daben espektro erradioelektrikoaren berezko mugak ebitetea eta euskerazko eskaintzea egokitzea eta hizkuntza honetako emisinoetan aitatutako printzipioak bermatzea ahalbidetuko dauen eskaintza elebiduna sustatzea.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eskatuta, Toki Telebista Digitalaren Dekretu zirriborroari audientzia tramitean egindako eskaerei erantzunez, toki telebistaren hiru barrutitan egokitzapenak sartu dira planifikazinoan.
Toki telebista digitalaren garapenaren aldera, Estaduko Plangintza Teknikoaren barruan, Kultura Sailak 15 barruti aurreikusi ditu Euskadin, barrutiok eskualdeen antz handia dabe, nahiz eta batzuetan eskualdeen alkartzea behar izan. Planifikauta egozan Bizkaiko hiru barrutietan mugetako arazoak ikusi ebazan Kultura Sailak eta moldatzeko eskaerak be jaso dira dekretu-zirriborroaren audientzi tramitean.
Egokitzapenak Bizkaian egin dira ondoko hiru barrutitan: Getxoko barrutiak ibar eskuinaldea hartuko dau, Getxo, Leioa, Erandio eta kostako partea Lemoizeraino, era honetara ibar eskumako kostaldeko herriak bereganatu ditu eta lehen biltzen ebazan Ibaizabal barrenakoak itxi; Bilboko barrutiak uriburuaz gan, Ibaizabal barreneko herriak irabazi ditu, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, besteak beste eta Mungiako barrutiak mungialdeaz gan, Txorierri eskualdea hartu dau, azken hau irabaziz eta ibar eskuinaldeko kostako herri batzuk galdu ditu.
Era honetara hiru barruti trinko geratzen dira eta planifikau diran 15 barruti horreetako bakotxerako multiple bana preparau da eta horreetako bakotxean (egungo teknologiak ahalbideratzen dituan) lau telebista kate sartuko dira.
Lurraldez lurralde, Araban 2 barruti planifikau dira: Gasteizkoa, uriburuaz gan barrutiak Arabaren eskualde gehienak hartzen ditu; bigarrena Laudiokoa, honek Aiara eskualdea hartzen dau. Bizkaian, sei barruti planifikau dira: Bilbokoa uriburuari eta Ibaizabal barrenari jagoko; Getxo izeneko barrutiak ibar eskuina hartzen dau; Barakaldok ibar ezkerra eta Enkarterriak biltzen ditu; Mungiak, mungialdea eta Txorierri biltzen ditu; Bermeo, honen barruan Urdaibai eta Lea-Artibai eskualdeak sartu dira; Durango, barruti honek Durangaldea eta Arratia biltzen ditu.
Gipuzkoan zazpi barruti planifikau dira: Donostiakoak uriburuaz gan, bere eskualdea hartzen dau; Irun izenekoak Txingudi eta Oiatzualdea biltzen ditu; Tolosak Tolosaldea hartzen dau; Zarautz izenekoak Urola-Kosta eskualdea; Beasain izenekoak Goierri osoa hartzen dau Urolagoiena barne; Arrasatek Debagoiena eta Eibar izenekoak Debabarrena eskualdea.
Aldaketok telebista digitalaren zerbitzua arautuko dauen araubidea audientzia tramitea amaitu ondoren sartu dira eta horren barruan jasotako eskaerei erantzunez. Une honetan, Kultura Sailak Dekretua idazteari eta horretarako beharrezkoak diran tramite legalak egiteari ekin deutso.