Kulturea  IV. urtea // 152. zenbakia

Argi barriak


Bizkaie!

1997. urteaz geroztik, eduki barriak eta proiektu ugari garatu ditu ARGIAk Interneten. Orain, www.argia.com webgunea erabat aldatu eta bizibarritu dabe. Nabigatzaileek hainbat barrikuntza topauko ditu, tartean honako honeek:

Harpidedunen Gunea

Helburu nagusia harpidedunen beharrak ezagutzea eta berauetara moldatzea da. Holan, euren eretxia entzutea oso garrantzitsua da ARGIAren arduradunentzat. www.argia.com/gunea helbidean, harpidedunen informazinoa konsultau eta iradokizunak irakurri eta bialdu daitekez. Ganera, astero zozketa batean parte hartzeko aukerea be badago.

Irisgarritasuna

Sareko Argia zenbait ezintasun fisiko daukiezan personek be erabili ahal izango dabe World Wide Web Consortium erakundeen erispideei lotuta.

Bloka

Blogek eskaintzen dabezan aukerak eta euren filosofia be barruratu ditu webguneak. Neurrira egindako teknologia erabiliko dauen bertsolaritzearen inguruko 'Gari Alea bloka' da beste barrikuntzea. Koaderno edo blok itxurako horretan, bertsoak entzuteko eta irakurteko aukerea izango dau erabiltzaileak Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariaren eskutik. Ganera, bertsoren bat edo beste eskatu ahal izango deutso eta bertsolaritzearen ganeko barriak eta eretxiak ez dira atzean geratuko.