Barandiaranen omenezko museoak 2007an zabalduko ditu ateak Ataunen
Bizkaie!
Ataunen Jose Migel Barandiaran euskal etnografo eta ikertzailearen omenez eregiten dagozan museoak 2007ko udabarrian edegiko ditu ateak, Bittor Oroz herri horretako alkateak jakitera emon dauenez.
Museoan euskal etnografoak egindako ikerketak eta ahozko literatureari, arte herrikoiari, mitologiari eta kondairei buruzko materiala egongo da ikusgarri, beste gauza askoren artean.
Museoak hiru miloe euroko kostua eukiko dau eta Ataungo alkatearen esanetan, egitasmo umila, garrantzitsua eta oso erabilgarria izango da euskal etnografiaren transmisinoa bermatzeko.
Datorren urtean edegiko dan zentroan, mitologiari, kondairei, medizineari, arte herrikoiari, euskal kantutegiari, dantzei eta ahozko literatureari buruzko materiala izango da. Egoitzak Larruntza errotatik gertu altxatuko diran hiru eraikin izango ditu. Bertan, Barandiaranen lanak eta biografia aztertu ahal izango dira.