Euskerea berbagai  IV. urtea // 152. zenbakia

Hizkuntza Eskubideen Eguna apirilaren 2an Santurtzin


Bizkaie!

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak herritarrei eta gizarte eragileei hizkuntza eskubideen defensan egiten dagozan ekimenetan parte hartzeko eskatu deutse. 'Euskerearen normalizazinoak guztion konpromisoa eta lana behar dau' aldarrikapena oinarri legez hartuta, apirilaren 2an Hizkuntza Eskubideen Egunaren hirugarren edizinoa ospatuko da Santurtzin, Lesaka eta Oiartzuni lekukoa hartuta. 'Euskaldun guztioi Euskal Herri osoan hizkuntza eskubide berberak jagokuzala aldarrikatu gura dogu; herri euskaldunetan eta erdaldunetan'.

EHEren esanetan, 'egoereak goia jo dau. Euskal Herrian ezarrita dagozan esparru juridiko-politikoak, legeak eta horreetan oinarrituta indarrean dagozan hizkuntza politikak daborduko agortuta dagoz'. Holan ba, 'egunerokoak erakusten dau hizkuntza eskubideen bortxaketea: euskeraz ezin da ikasi, administrazinoetan ezin da euskeraz berba egin, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagaitik isunak pagau behar dira edota atxilotzeko aginduak jaso...'. Egoera horren aurrean, euskaldunok jarrera aktiboa behar dogu' aldarrikatu eta ospakizunetan parte hartzeko deia luzatu dau alkarteak.