Manifestazinoak: zenbat egon dirala dinozu?
Programa honegaz, manifestazinoak hartzen dauen lur-saila neurtzen da. Zenbat metro koadroko manifestazinoa izan zan jakingo dogu holan. Gero, metro koadro bakotxeko zenbat persona sartzen ziran jakin ezkero, biderketa egitea baino ez daukagu. Ez dogu zehatz-mehatz kopurua lortuko baina gitxi gorabeherakoa bai.
Beste aukera batzuk sarean dagozan helbideak dira. Contrastant web katalana, berbarako: http://www.contrastant.net/. 2000tik hona manifestazinoetara doban jentea kontetan dabe. Horretarako, bost kidek kontroletan dabe manifestazinoan zenbat jente dagoan. Ibilbidearen puntu askotan, metro koadro bakotxeko zenbat persona dagozan kontetan dabe, kontuan izanik ibilten badoaz persona bi dirala metro koadroko eta geldirik dagozanean, hiru. Lortutako datuok batu egiten dabez eta % 10eko errakuntza-tartea ezarten deutse. Sistema honegaz Madrileko ekitaldian 76.322 eta 93.282 lagun inguru egozala esaten deuskue.
Beste helbide bat ‘El Manifestómetro’ izenekoa da http://manifestometro.blogspot.com/. Hemengo kideak manifestazinoetara joaten dira eta jentetzak zenbat metro koadro okupetan dauen neurtzen dabe. Madrilekoan, 54.935 metro karratu ziran, euren esanetan. Kalkuluak egiteko aukera desberdinak emoten dabez: metro koadroko, gitxienez, persona bi eta gehienez, bost persona. Holan, 109.870 eta 274.675 lagun inguru egon zirala dinoe.
Madrileko Autonomia Erkidegoak emondako datuetara heltzeko (1.400.000 lagun), metro koadroko 25 persona egon ziran. Lartxu, ezta?
Gotzon Plaza,
informatikoa
Danok dakigu jokoa zein dan, ezta? Antolatzaileek 1.000 esango dabe, manifestazinoaren kontrakoek 100 eta batek daki egia zein dan.
Azken adibidea? Orain dala gitxi Madrilen izandako manifestazinoa, AVT erakundeak antolatutakoa. Aldekoak izan ditu: Alderdi Popularra nagusiena, baita beste alkarte eta erakunde batzuk be. Kontrakoak be bai, ia beste alderdi politiko guztiak. Eta holako kasuetan pasetan dan legez, hemen be betikoa pasau da.
Antolatzaileek 1.750.000 lagunek parte hartu ebela dinoe. Besteek, ez zala horrenbetserako izan eta 110.000 persona egon zirala. Zein ete da egia?
Egon badagoz beste iturri batzuk hori jakiteko. Gura izan ezkero, eta gitxi-gora behera, bakotxak bere kontuak atarateko bidea eskaintzen deusku Sareak. Hor daukagu SigPac sistemea. Madrileko Nekazaritza Ministeritzak garatutako programea gero eta erabiligarriagoa da holako kontuetarako. Programearen helburua, ostera, beste bat da: estadu mailako partzela guztien argazkiak atara eta nekazariek euren soloen neurrien arabera diru-laguntzinoak jasoteko preparau zan, baita katastro lanetarako tresna egokia izango zalakoan be. Hegazkinez hartutako argazkiak, katrastoko partzelarinoekaz lotuta egonda, 50 miloe partzela baino gehiago ikusteko eta identifiketako tresna apartekoak dira. Hori bai, beste helburu batzuk be topau jakoz, manifestazinoetako jente kopurua kontetako, berbarako ( http://sigpac.mapa.es/fega/visor/ ).