Sarearen abantailak zabaltzen dituan estaduko kanpaina bati esker 44.000 euskaldunek ezagutu dabe Internet
Bizkaie!
Danetara, 44.151 euskal biztanle eta EAEko 74 udalerrik hartu dabe parte Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak sustatutako 'Todos en Internet.es' izeneko kanpainan, teknologia barrien berri gitxien daben lagunen artean sarearen abatailak zabaltzeko bideratutako ekimena.
Ministeritza espainiarrak ohar batean azaldu dauenez, EAEn kanpaina honetan parte hartu daben biztanleen % 14k (6.181 persona) adinduen alkarteko kideak ziran eta % 16,44 (7.258 persona) emakumeen alkartekoak.
Danetara, partaideen 2.244k minusbaliotasun fisikoren bat euken, 428 etorkinak ziran, 4.336 adinduen eskolakoak eta 2.080 gurasoen alkartekoak. Bestalde, erabiltzaileen % 48,52 (21.422 persona) merkatarien alkarte, ikasgune eta GKEtatik etorren.
Espainia osoan eginiko kanpaina honi esker 1.679.940 lagunek ezagutu dabez interneten abantailak 3.250 udalerriko 25 geletan jarritako ordenadoreei esker. Ekimenak 16 miloe euroko aurrekontua izan dau, sentsibilizazino kanpainan parte hartu dabenek 600.000 kilometro egin dabez eta prentsa, irrati zein telebistako publizidade kanpainak egin dira.