Ipar Uribek eta Durangaldeak jokatuko dabe Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala
Ondorioz, sailkapen-faseko saioak guztiak jokatu eta gero, holan dagoz gauzak:
“A” multzoa // Irabazitako saioak
1. Durangaldea 2
2. Busturialdea 1
3. Arratia 0
“B” multzoa // Irabazitako saioak
1. Ipar Uribe 2
2. Lea-Artibai 1
3. Bilboaldea 0
Gauzak holan dirala, finala hilebete honetako 31n izango da, barikua, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta kaleko Liburutegian. Aurrez aurre izango diran taldeak: Ipar Uribe eta Durangaldea.
Bizkaie!
Sailkapen-faseko azken saio biak jokatu dira atzo eta gaur, Arratzun eta Markinan hain zuzen be.
Arratzuko saioan Busturialdeko eta Durangaldeko taldeak izan ziran aurrez aurre, bigarren finalistea erabagiteko, talde biak egozalako saio bana irabazita. Azkenean, igazko sariketearen irabazleak gailendu ziran, durangaldekoak. Busturialdeak 373,5 puntu lortu ebazan eta Durangaldeak, barriz, 379,5.
Bestalde, gaur izan dan saioan Lea Artibaiko eta Bilboaldeko taldeak izan dira lehiatu diranak; Lea-Artibaik 382 puntu lortu ditu eta Bilboaldeak, barriz, 366.