Txirrita Hernanin 2006
Bizkaie!
Joxe Manuel Lujanbio Txirrita (1860-1936) bertsolariak hirurogeita hamar urte egin ditu gure artetik alde eginda, eta aurten bere jaioterrira itzuli da, Hernanira. Txotx egitera etorri da sagardotegi garaian. 'Txirrita Hernanin 2006' txotx garaiaren okasinorako preparautako bertso emanaldi musikatua da, eta Txirritaren bertso zaharrak eta barriak batu eta tartekatuko ditu: Txirrita beraren bertsoak hernaniarraren ingenioa eta pentsamenduaren erakusle dira; okasinorako moldatuak, barriz, Txirritak gaurko Hernani eta Euskal Herriari emongo leukion begiratua, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolarien ahotik. Joxan Goikoetxeak jarriko dau musikea. Ekitaldiak ordu eta lauren inguru iraugo dau eta Txirritak Hernanin pasauko dituan sei egun izango dira istorioaren haria. Txirrita bertsolariak ironia fina ondo berea eukan eta bere oroimenezko bertso musikatuen emonaldiak be ez leuke horretan motz gelditu gura.
Bere sasoiko sagardotegien barri hainbeste ekian gizonak zer botako ete leukio gaur eguneko txotx garaiko mobimentuari? Bizkaitar batek erakutsi dit/kanilatikan edaten. Joxe Manuel Lujanbio Bigarren Bertsolari Txapelketea irabazi barritan joan zan mundutik, eta gaurko bertsolaritzeari buruko kontu batzuk be esan gura leukez Txirritak. Urteak pasa eta/ gaztetu egin da. Lujanbio ez zan ordu txikietan atzera gelditu zalea, eta blues doinuan kantauko dau Hernanin ikusiaren barri. Komuneko sarrera/ ilun ta beltzetik/ lau lagun sartu dira/ ni ere atzetik...
Txirrita 1936an hil zan eta ordutik munduak emon ditu buelta batzuk, baina, EreƱotzuko bertsolariaren bertso askok erdiz-erdi atrapetan dabe gaurko aktualidade soziala eta politikoa:
Juezak alde daukazkienak
irabazten du auzia...
bide askotatik martxa zuzenik
ezin gentzake atera
onena zein da ongi neurtuta
bildu gaitezen batera
Nere aitamenak izango dira/ beste larogei urtian bota eban EreƱotzuko Latxe baserrian jaiotako bertsolari handiak, eta bere bat-bateko bertso zein jarriak bertsolaritzearen erreferentzia izan dira azken hirurogeita hamar urte luzeotan ere. Horretxen lekuko da Kultura Sailak antolatu dauen ekitaldi hau bera be.
Joxan Goikoetxea, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazuk adierazo dabenez, gogo eta ilusino handiz preparau dabe Txirrita Hernanin 2006 ekitaldia, eta espero dabe bertso musikatuen emonaldia entzuleen gozagarri izatea.
'Txirrita Hernanin 2006' publiko mota guztien neurriko ikuskizuna da eta Biteri kultur etxean izango da datorren zapatuan (martiaren 25ean, iluntzeko 20:00etan. Sarrerea doban izango da.