Bruce Springsteenek disko barria atarako dau apirilean
20. diskoa
The Wild The Innocent & E Street Shuffle [1973]
Grettings From Asbury Park Nj [1973]
Born To Run [1975]
Darkness On The Edge Of Town [1978]
River [1980]
Nebraska [1982]
Born In The USA [1984]
Live 1975-1985 [1986]
Tunnel Of Love [1987]
Chimes Of Freedom [1988]
Plugged [1992]
Lucky Town [1992]
Human Touch [1992]
Greatest Hits [1995]
Ghost Of Tom Joad [1995]
Tracks [1998]
Before The Fame [1999]
Bruce Springsteen and The E Street Band: Live in New York City [2001]
The Rising [2002]
Bizkaie!
Bruce Springsteenek apirilaren 25ean aurkeztuko dau We Shall Overcome-The Seeger Sessions disko barria.
New Jerseyko (Ameriketako Estadu Batuak) musikariak Pete Seeger folk abeslaria omenduko dau 13 abestiz osotutako lanean. Hainbat musikariren kanten bersinoak batu ditu, lehenengoz, eta ez dau 'E Street Band' taldeagaz joten, tradizinozko talde bategaz baino. Patti Scialfa bere emazteak be hartu dau parte lanean.
Diskoa Dual Disc izeneko formatoan atarako dau. Alde batetik CD normal bat bada be, beste aldetik DVDa dago. Formatu barri honi esker, DVDak diskoaren eduki musikalak formatu barriagoakaz sartzea ahalbidetzen da. Ganera, musikeaz gan, hainbat eduki sartzeko aukerea dago, bideoak, alkarrizketak, argazkiak eta abar. Formatu barri honen salneurria CDaren antzekoa da, nahiz eta Espainian salneurria bikoiztu zein hirukoiztu egiten dan.
Igazko apirilaren 25ean, Sprinsteenek Devils & Dust diskoa atara eban. Antza, amerikarrarentzat udabarria da diskoak atarateko urteko sasoirik onena. Hona hemen diskografia osoa: