The three burials of Melquiades Estrada
Western ilun honetan Tommy Lee Jones zuzendariak maitasunez begiratzen deutse Iparramerikako gizartearen ustezko oparotasunaren bila doazen ez-legezko inmigranteei, persona honeen baloreen kontrapuntu modura, Texaseko herritar batzuen hedonismoa, intolerantzia eta bakartasunean oinarrituriko indarkeria iminiz.
Tommy Lee Jones Gillermo Arriaga gidoilari ezagunaren testu batean oinarritu da, adiskidetasunaren inguruko istorio interesgarria kontetako. Gidoia atontzeko erabilitako modua ezin da beste gidoilari baten testuen ezaugarriakaz nahastau: flash back ugari eta bizimodu monotonoak eta bakartiak jasoten dabezan eszenen txandaketa mordoa.
Puzzlearen egiturea gorabehera, narrazinoari ezelako arazo barik jarraitu dakikeo, bizkortasun eta zorroztasunez eginda dagoalako; halanda ze, arian-arian ulertuko doguz personaia guztien jokabideen ezkutuko zergaitiak.
Baina, dohainak dohain, istorio honek ez dau lortzen ikus-entzuleek istorioagaz bat egitea, ez dauz hunkitzen, beharbada filmari gurata emondako monotonia eta gristasun ikutuak dirala eta. Edo beharbada, opera prima honetan azaltzen dan bizimodu absurdoa pelikulako giroa baizen urrun ez dagoalako.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Tommy Lee Jones.
- Herrialdeak: AEB eta Frantzia.
- Iraupena: 116 minutu.
- Antzezleak: Tommy Lee Jones (Pete Perkins), Barry Pepper (Mike Norton), Julio César Cedillo (Melquiades Estrada), Dwight Yoakam (Belmont), January Jones (Lou Ann Norton), Melissa Leo (Rachel), Levon Helm (Anciano ciego), Mel Rodríguez (Capitán Gómez), Cecilia Suárez (Rosa), Ignacio Guadalupe (Lucio), Vanessa Bauche (Mariana).
- Gidoia: Guillermo Arriaga.
- Argazkia: Chris Menges.
- Muntaia: Roberto Silvi.