Kulturea  IV. urtea // 154. zenbakia

Igaz, 2.460 liburu argitaratu ziran euskeraz EAEn


Bizkaie!

Euskal Autonomia Erkidegoan 2.460 liburu argitaratu ziran euskeraz igaz, Estatistikearen Institutu Nazionalak Liburuen Ekoizpenaren inguruan emondako datuen arabera. Beraz, Espainia mailan argitaratutako liburuen % 11,4 euskeraz izan ziran.

Erkidegoka, Madril (21.763 lan) eta Katalunia (17.899) dagoz liburugintzearen buruan. Ostean, Andaluzia (5.091 lan), Valentzia (3.536 lan) eta Gaztela-Leon (2.717 lan) dagoz. Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik Galizia (2.014 lan) dago.

Espainian, 2005ean Liburutegi Nazionaleko Lege-gordailura 63.551 ale bialdu ziran, 2004an baino % 5,1 gehiago.

Lanen hizkuntzeari jagokenez, argitaratutako liburuen % 78 gaztelaniaz izan ziran, katalanez % 11,1, valentzieraz eta balearaz % 1,8 eta euskeraz % 11,4.