CeBIT 2006: Hannover-eko azoka teknologiko nagusia
Gotzon Plaza,
informatikoa
70 herrialdetako 6.300 enpresa eta erakusle izan dira Hannover-eko informatika eta komunikazinoei buruzko munduko azoka nagusian, oraintsu martiaren 9tik 15era (www.cebit.de). Munduan egiten dan arlo horretako azokarik garrantzitsuena izan da Alemaniako Hannoverrekoa..
Aurtengo azokan, Ekialde Urruneko herrialdeek hartu dabe aparteko interesa: Txina, Hong Kong eta Hego Korea izan dira enpresa gehien bialdu dabezan herrialdeak. Hiruren artean 1.700 erakusle batu dabez eta nahiz eta Europan oso zabalduta ez egon (oraingoz), bertako produkturik ezagunena (plasma telebisino aparatuak) erakutsi dabez azokan. Holako batzuk, lurreko telebisino digitalerako preparauta dagoz eta euren barruan daukie beharrezkoa dan dekodifikatzailea. Ganera, produktuon prezioak nabarmen merketu dira, 800 eurotan be topau daitekez eta.
Azokako bitxikeriak:
1.- Kotxeentzako garatutako teknologia: nabegazino sistema barriak (GPS), kotxean bertan Internetera konekzinoa...
2.- Telefoniako produktu barriak: hirugarren belanauldiko telefonia. Datuak bialtzeko abiadurea handitzea 1,8 Mbps-era heltzen dan kapazidadea, oraingo telefonoek baino sei aldiz gehiago.
3.- Ordenadore eroangarri gero ta arinagoak, Toshiba Portegé R200 modeluak 1,3 kg. baino ez dauka eta 60 Gb-eko disko gorrogagaz dator.
4.- Internet-en bitarteko telefonia zerbitzuak (VoIP). Hemen Skype da erregea, eta nahiz eta konekzinoa egiteko ordenadorea beharrezkoa izan, posiblea da ordenadorearen aurrean egon barik handik 15 edo 20 metrotara egotea (eskuko telefonoa eukiko bageunke lez). Beste enpresa batzuk, WiFi kable bako teknologia aprobetxetan dabe holako konekzinoak egiteko.
5.- Produktu barrien aurkezpena. Hemen izarra Microsoft izan da. Azken tramankulu eroangarria, Origami izenekoa (izatez, berba hau japoniarra da eta bere zentzua zera da, “ori” tolestu da eta “gami” papela da, beraz, papelez egiten diran irudiei buruzko artea jagoko origami izena). Honegaz batera, hurrengo sistema operatiboari buruzko zehaztasunak be emon dabez, Windows Vista (Windows XP honen ondorengoa izango dana). Eta Office 2007 paketea be aurkeztu dabe azokan.
6.- IBMk aurkeztutako munduko superordenadorereik ahaltsuena. Tramankuluari 'Jülich Blue Gene' izena jarri deutsie, Alemaniako Jülich urian kokatuta egongo dalako. Superordenadore hau, segunduko 46 biloe kalkulu egiteko preparauta dago; persona baten altuerako zortzi torrez osotuta dago eta gehienbat ingurumenaren arloan, energia eta osasunaren gaineko ikerketan ibiliko da. Prosezu kimikoak, klimatologiako simulazinoetan eta oro har, simulazino arlo guztietan jarduteko ahalmena dauka. Ordenadore horregaz Europako 200 zientzilari taldek egingo dabe lan (Bartzelonan be antzeko bat dago, 'Mare Nostrum' izenekoa, ez hain handia eta ahaltsua baina antzeko lanetarako erabilten dabe).