Euskaldunok munduan  IV. urtea // 154. zenbakia

Merkataritza ordezkaritza batek astelehenean hasiko dau bisitea Brasilera 14 euskal enpresen partaidetzeagaz


Bizkaie!

Gaien Esportatzaile eta Burdingintza Instalazinoen Siderex Elkarteak astelehenean, martiaren 20an hasiko dau merkataritza bidaia ICEXen laguntzinoagaz eta martiaren 23ra arte luzatuko da, burdin eraldatzaile munduko 20 enpresakaz batera sektoreko hobekuntzak ezagutzeko asmoz; tartean 14 euskal enpresa izango dira.

Bilboko Merkataritza Ganbararen komunikatu baten esanetan, Brasilera doan 20 enpresetako merkataritza ordezkaritza honetan beste seietatik, bi katalanak, bata nafarra, beste bat kantabriarra, madrildar bat eta azkena Zaragozakoa dira.

Gaur egun Brasil burdingintza sektorean Hegoameriketako produktore handiena da; igaz 31,6 miloe tona burdin produzidu ebazan eta euskal enpresak bertan inbertidu edota enpresa barriak zabaltzeko aukera handiak dagozala uste izan da bidaia hau antolatzerako orduan.