Uek: martian disko barria eta zuzenekoak
'Heltzear diren egunak', Keuren bakarkako laugarren diskoa
Bizkaie!
Uek Keu dozu, alderantziz. Eta Keu Jesús Mari Agirretxea da, Ondarruko gitarra jotzailea, euskal rockaren barruan curriculum garrantzitsuaren jaube: Etsaiak taldeko kidea eta gitarra jotzailea izan da, baita Fjord proiektuaren fundatzailea. Bere aurreko hiru lanetan paisaia instrumentalak marraztu baldin baditu, kasu honetan, (aurreko bildumetan ez bezela –KEUk berak abesten dau eta joten dau gitarrea, Mikel Arakistain baxu jotzaileak (Etsaiak, Fjord) eta Jon Gurrutxaga bateria jotzaileak (Arima Beltza) lagundurik. Agirian geratzen da talde lez bere egiten dabezala 70. urteetako hard-rocka, bluesa, rock melodikoa eta erritmo biziak; power hirukote indartsua.
Uek zuzenean:
- Martiaren 3an, Arantzako (Nafarroa) Aterpen.
- Martiaren 11n, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian + Arima Beltza.
- Martiaren 18an, Ondarroako Kafe Antzokian + Arima Beltza.
- Martiaren 25ean, Lekeitioko frontoian + Zea Mays, Deskontrol.
- Martiaren 31n, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian + Arima Beltza
- Apirilaren 6an, Bilboko Kafe Antzokian + Arima Beltza.