Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala martiaren 31n jokatuko da Bilbon
Bizkaie!
Bertsozaletasuna bultzatzeko helburua dauen eta bertsolarientzat ez eze, ikastetxeentzat erreferente bihurtu dan sariketea martxan dator barriro, Joana Mendiburu, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko arduradunak adierazo dauenez.
Daborduko XIV. edizinoa da eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko Juanjo Respaldizak bertsolari gero eta gazteagoen kalidadea nabarmendu dau, 'aurten be maila handia emongo daben 15 urteko bertsolariak entzungo doguz kantuan.'
Fredi Paia, bertsolari gazte-beteranoak bertsolariaren bihar-etziko ibilbidearen aberasgarri sariketearen garrantzia nabarmendu eta, besteak beste, eskualde mailan berstolaritzea indartzeko balio dauela adierazo dau. Era berean, bertsolariaren tabladu gaineko bakardadearen aurrean, BBK Sariketea esperientzia amankomuna izanik, bertsolarien ilusinoa eta taldearen babesa azpimarratu ditu Paiatar zaharrenak
Aurten be sei eskualdetako (Durangaldea, Arratia, Bilboaldea, Ipar Uribe, Busturialdea eta Lea Artibai) 40-45 bat bertsolari lehiatuko dira.
Saiketea edade maila bitan banatuta egingo da: alde batetik, 18 urtera artekoak eta, bestetik, 24 urtera artekoak.
Gai-jartzaile taldean Maite Berriozabal izango da nobedadea eta epaile lanetan, barriz, Juanjo Respaldiza, IƱigo Olabarri eta Jose Luis Basterretxea.
Sailkapen-saioak:
- 2006ko martiaren 7an, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 12:00etan (Durangaldea-Arratia).
- 2006ko martiaren 9an, Bilbon, Txurdinagako Gabriel Arestin, 12:00etan (Bilboaldea-Ipar Uribe).
- Martiaren 14an, Igorreko Institutuan, 11:30etan (Arratia-Busturialdea).
- Martiaren 15ean, Derion, Txorierri BHI Institutuan, 11:30etan (Ipar Uribe-Lea Artibai).
- Martiaren 21ean, Arratzuko Barrutialde Ikastetxean, 12:00etan (Busturialdea-Durangaldea).
- Martiaren 22an, Markinako Lea-Artibai Ikastetxean, 11:15ean (Lea Artibai-Bilboaldea).
Finala
Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketearen finala Bilboko Bidebarrieta kaleko Liburutegian jokatuko da arratsaldeko 19:00etan.