Euskaldunok munduan  IV. urtea // 151. zenbakia

Euskera ikasleak Puerto Ricon


Iratxe Ormatza

Puerto Ricon ez dira egongo beste herrialde batzuetan dagozan beste euskaldun. San Juan uriburuko euskal etxean berrogeita hamar bat kide dagoz. Baina, halanda be, bertako unibersidadean euskerazko eta euskal kultureari buruzko eskolak emoten dauz Ricardo Marrero irakasleak eta euskal etxeko kideak.

Ricardo Marrero bera kirolaren bitartez heldu zan euskerara. Bera eta bere familia Athleticekoak dira. Zaletasun horri tiraka, Euskal Herriko sareko foroetan sartzen hasi zan. Bertan lagun bat egin eben, Hondarribikoa. Eta haregaz hasi zan euskerazko berba batzuk ikasten. Gero liburuen eta musikearen bitartez bakarka ikasi dau eta gaur egun bera da irakaslea.

Unibersidadeko eskolek Eusko Jaurlaritzearen diru laguntzinoa jasoten dabe. Danetariko ikasleak dagoz, batzuk euskaldunen ondorengoak dira, beste batzuk lagunak daukiez Euskal Herrian. Eta beste batzuk hizkuntzalariak, lanbidea dala-eta euskerearen ganean gehiago jakiteko gogoagaz joaten dira. Izan be, euskerara hurreratzeko bideak uste dogun baino ugariagoak dira.