Sarean  IV. urtea // 151. zenbakia

Txip identifikatzaileak beharginentzat


Kontuak kontu, Mexikoko Justizia sailean, berbarako, aspaldi hasi ziran beharginei txip identifikatzaileak ezartzen eta Bartzelonako diskoteka baten be mikrozirkuito horreek erabilten dabez VIP bezeroakaz.

Bizkaie!

Beharginen gorputzean ezartzeko identifikazinorako mikrozirkuitoen erabilereak sekulako polemikea eragin dau AEBetan. Citywatcher, bideobigilantziako enpresea lehenengoa izan da konpainiaren segurtasun guneetara sarrerea kontroletako beharginen gorputzetan txipak ezartzen. Sean Darks, aitatu enpresako presidenteak azaldu dauenez, oraingoz berak eta bolondres bik baino ez dabe txipa ezarri. Arroz garau baten neurriko silikonazko txipa da besoko edo eskuko azalaren azpian ezarri eta sarrera-txartel lez funtzionetan dauena.

Teknologia honen aldeko eta kontrako jarrerak ugaldu egin dira azken aldian baina emoten dau kontra dagozanak gehiago dirala. Txip identifikatzaileen aldekoek inplantea gura dauenak baino ez dauela ezartzen dinoe baina kontra dagozanek intimidadearen urraketea dagoala nabarmentzen dabe.